Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: "Ibili munduan"

Kontzertua: "Ibili munduan"

  • Kultur ekitaldia

Azaroan Musika 2022 programaren barruan, "Ibili munduan" kontzertua Garikoitz Mendizabal, Aitor Furundarena, Angel Unzu eta Iñaki Tellería musikarien eskutik. Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Latxartegi Areto-Zinema

Ordua: 12:30

Hasiera: 2022/11/27

Amaiera: 2022/11/27

Legazpiko Udala

Euskal Herria Enparantza (20230) Legazpi

Telefonoa: 943737030 - del 943737154 al 943737203 inclusive.
Faxa: 943737200
Weba: http://www.legazpi.net/
Emaila: legazpi.le@legazpi.net

Dantzan hasi eta munduari gerritik helduko bagenio, 40.000 kilometroko zabalera duela konturatuko ginateke. Kilometro gehiago egiten dituzte urtero urtero Garikoitz Mendizabalen autoan bere txistuek; beste hainbeste Aitor furundarena (eskusoinua), Angel Unzu (gitarra) eta Iñaki Telleria (perkusioa) taldekideak. Gehien gehienak hemen, Euskal Herrian. Oraingoan, munduan zehar bidaia musikal bat egitea erabaki dute.
Lagunekin. Ezaguna da gure esaera zaharra: "Txapela buruan eta ibili munduan". Esaeraren bigarren zatia baino ez dute erabili diskoaren izenbururako. Seguraski, munduarekin dantzan hasi, eta txapela kentzeko moduko lan bat egin dutelako.



Ekei Kulturweb S.L.L.