Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erromeria: Gozategi

Erromeria: Gozategi

  • Gozategi

Getariako Salbatore jaien barruan, Gozategi taldearen kontzertua.

Udalherria: Getaria

Lekua: Getariako Herriko Frontoia.

Ordua: 22:30

Hasiera: 2022/08/7

Amaiera: 2022/08/7

Sarrerak: Doan / Gratis

Getariako Udala

Gudari Enparantza, 1<br>Plaza Gudari, 1 (20808) Getaria

Telefonoa: 943140103 // 943896024
Faxa: 943140190
Weba: http://www.getaria.net/
Emaila: udala@getaria.org

GOZATEGI taldeak, 1992. urtean hasi zenean, aire iraultzailea eta berrizalea ekarri zizkion trikitiari eta euskal musikari. Zerbait bazeukan talde hark ezkutuan, izan ere, 1995.ean lehen diskoa kaleratu zuen une beretik, sekula ahaztuko ez dugun erreferentzia argia bilakatu zitzaigun.
Tradizioa, nortasuna, freskotasuna eta bizitasun koloretsua proportzio egokian erabiliz, publikoa bereganatu zuten, eta taldearen kalitateak eta komunikazio ahalmenak liluratu gintuen. GOZATEGIren abestiek barrubarrutik harrapatu gintuzten.
Hogei urte geroago, eta sei disko eder kaleratuta, taldeak lanean jarraitzen du, ilusioz beteta, kontzertuz kontzertu, erromeriaz erromeria, dantzarako eta bizitzaz gozatzeko grina, hainbat belaunalditan zehar zabalduz. Urtemuga ospatzeko, taldeak disko berri bat aurkeztu nahi izan du, ibilbide loriatsuaren erakusgarri. GOZATEGI ALL STAR (1992-2012) izenpean dator argitara. Beraien historiako kanturik adierazgarrienak birgrabatu dituzte, ikuspegi dantzagarria eta gaurkotasuna areagotuz.
Ekoizpen artistiko bereziki sendoa dakar lan berriak, Mikel Irazoki baxu-jotzaile eta musikari beratarraren kalitate-labela nabaria da. Erritmoa, dantza eta sentsualtasuna dira lanaren zutabeak, baina ekoizpenak, hainbat gutizia eta une garden bezain erakargarri marraztu ditu kantuetan zehar, entzuleen gogoa eta motibazioa biderkatzeko asmoz.
Duela hogei urte taldeak gugan piztutako izarrak harritu eta gidatu gintuen bezala, oraingo lan honen bidez, GOZATEGI berriro ere atsegin izango zaigu, udako gau izartsu bateko konstelazioak era liluragarrian dir-dir egiten duen bezala.
Herriarekiko eta herritarrekiko errespetua eta miresmena, batera, dira GOZATEGI-ren kualitaterik nabarmenenak. Eta horrek eraginda sortzen ditu denontzako moduko kantak, sentikortasunez eta alaitasunez beteriko abesti gozoak eta gustagarriak,, bizi-poza pizten duten horietakoak. G PUNTUA deritzan disko berri honetan ere (taldearen zortzigarrena), aurreko guztien jarraiera moduan, ezaugarri beraiek aurkituko ditugu, hamairu kantu berri eta zoragarri hauetan: bizitza ulertzeko modu baikorra da, azkenean, geratzen zaigun zapore eztia. Bizitza elkartasunezko kalejira handi bat bailitzan.
Diskografia:

  • 1995 - "Gozategi"
  • 1996 - "Ainhoa"
  • 1998 - "Kalanbreak"
  • 2000 - "Egunon"
  • 2006 - "Goztgi.com"
  • 2010 - "Bizi bizirik"
  • 2012 - "Gozategi All Stars (1992-2012)"
  • 2018 - "G Puntua"



Ekei Kulturweb S.L.L.