Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa (Aizkorri-Aratz Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea
Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa (Aizkorri-Aratz Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea
Zegaman, antzina ospitale izan zen Anduetza baserri ikusgarrian, Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa lekutzen da. Aizkorriren oinean bertan kokatua, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren eta bere parte diren paisaia-kulturalen erakusleiho paregabea da interpretazio zentro hau. (Hitzartutako zentroa)
Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa Anduetza baserrian dago kokatua. 2003an zaharberritu zen egurrezko eraikin ikusgarri hau, antzina, XVIII. eta XIX. mendeetan baserri eta ospitale izan zen, Anduetza zuen baserriak izena, Auza-Etxe ospitaleak. Zegamako umezurtz, etxerik gabeko, apaiz-gai, gaixo…etab.i aterpea ematea izan zuen zeregin ospitale honek.
EDUKIAK: Lau gunez dago osatua Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa:
NATURA AGERIAN, AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALA: Kostaldetik abiatuz, Erdi Aroko Errege-bidean barrena Gipuzkoako gailurreraino, Aizkorriraino, egiten den bidaia du gune honek oinarri. Bidaia horretan zehar, Gipuzkoaren izana eta oraina ezagutzeko parada izango duzu eta nola ez, bidaia honek helmuga dituen Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko eta Zegamako basoetako esentzia dastatzeko pribilegioa.
BASOA. PAISAIA KULTURALA: Aizkorri-Aratzeko eta Zegamako basoetako oinordeko zaharrenak dituzu zain gune honetan. Zegamako herritarrek modu berezian egingo dizuete ongi etorria eta urteetan zehar euren lagunik kuttunenetakoak izan diren pagomotzen eskuetan utziko zaituzte. Hauek, denboran atzera egin eta antzinako basoetan murgilaraziko zaituzte.
ZEGAMA BERRAURKITUZ: Antzinako baso-jardueren arrasto diren pagomotz, txondor-plaza, larre…ekin armonian, gaurkotasuna darien erromesak, artzainak, mendizaleak, kirolariak, naturazaleak… bat egiten dute! Sar zaiztez Anduetza baserriko ganbaran eta miatu bertako kaxen artean!
BASOA EZKUTUAN, XILOTEKA: Ganbara utzi, igogailua hartu eta jaitsi zaitez Anduetza baserriaren erraietara, baso berezia benetan han aurkituko duzuna! Mundu osoko 1200 ohol, 173 enbor…
ORDUTEGIA:
Uztailean eta Abuztuan: Astegunetan: 9:00-14:00 / 15:30-18:30 Larunbat, igande eta jai egunetan: 9:00-14:00 / 16:00-19:00
Irailetik ekainera: Astegunetan: 10:30-13:30 / 15:30-18:30 (Astelehen goizetan itxita) Larunbat, igande eta jai egunetan: 9:30-14:00 / 16:00-19:00
KONTAKTUA: AIZKORRIKO ATARIA Interpretazio Zentroa San Bartolome auzoa. Anduetza baserria - 20215 Zegama Telf.:943 802187 BISITA GIDATUAK: Taldeek aurrez erreserba egin behar dute.Emaila: aizkorribidean@aizkorri.net