Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Azokak eta topaketak - Esploratzaileak

Azokak eta topaketak - Esploratzaileak

  • irudia

2016 urtean hasi genuen ibilbidea, Outline. Pentsamendu kritikoa entretenimendu eta hiperaktibitatearen gizartean izeneko saio sortarekin. Bertan, gizarte posmodernoaren konplexitateaz aritu ginen. 2017an Outlinek Esploratzaileak. Pentsamendu kritikoaren inguruko irakurketa taldeari bidea eman zion eta abian ipini genuen gai berriei lekua eman nahian. Hiru urte hauetan, postfeminismoa, nostalgia, hezkuntza, teknologia berriak, kontsumismoa, adikzioak edo ongiaren ekonomia landu ditugu, beste hainbat gairen artean.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera

Hasiera: 2020/09/26

Amaiera: 2021/12/18

Eseri, entzun, partekatu, buruari eragin, eztabaidatu, arnasa hartu eta saiotik fresko ateratzeko aukera paregabea da hau. Gizarte garaikide honen esploratzailea izan nahi duzu?

Ekei Kulturweb S.L.L.