Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Livingstone Doktorea agurtu ezazu...

Livingstone Doktorea agurtu ezazu...

  • kartela
  • kartela

Ibilbide labur honen bidez, Hondarribian galdutako animalia batzuen bila joateko abentura handi bat proposatzen dizuegu. Zoo hiritar honetan, baleak, lehoiak, arranoak eta askoz animal gehiago aurkituko dituzue. Pistak emango dizkizuegu, baina animaliak aurkitzeaz zuek arduratuko zarete, hasteko prest?

Udalherria: Hondarribia

Lekua:  Hondarribia

Hasiera: 2020/01/1

Amaiera: 2020/12/31

Testu honen amaieran, inprimatu edo zuen gailu elektronikoan deskargatu dezakezuen PDF fitxategi bat aurkituko duzue. ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunetik joaten bazarete, paperean ere aurkituko duzue.

Ibilbidea zuen eskuetan daukazuenean, zuen sen abenturazalea eta ibilbidea ondo jarraitu besterik ez duzue egin behar. Ondo pasatuko duzuela ziur gaude.

Hondarribiko kaleetatik barrena zuei ikusteko irrikaz gaude!

Harremanetarako Helbide elektronikoa: info@armaplaza.eus
Bulegoko telefono zenbakia: 943 644623 / 943 643677

Astelehenetik ostiralera hurrengo ordutegian: Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte.
Astebukaera eta jai egunetan hurrengo ordutegian: Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

Aurrez aurreko arretarako: ARMA PLAZA, Kultur eta Turismo Informazio gunea (Arma Plaza, 9), 20.280 HONDARRIBIA.

Ordutegia hurrengoa da:

Urtarrila - Martxoa
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

Apirila - Ekaina
Astelehenetik larunbatera: 10.00 - 19:00
Igandea: 10.00 - 14:00

Uztaila - Irailak 14
Egunero: 09:30 - 19:30

Irailak 15 - Urria
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 19:00
Igandea: 10:00 - 14:00

Azaroa - Abendua
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

Iraupena: 60 minutu, gutxi gorabehera.
Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania.

Informazio gehigarria
Ibilbidearen zatietako batzuk Hirigune Historikotik doaz eta, beraz, kale batzuk aldapatsuak direla, galtzada-harriak dituztela eta zenbait tokitan eskailerak daudela kontuan izan behar da.



Ekei Kulturweb S.L.L.