Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Behobia-Donostia Lasterketa

Behobia-Donostia Lasterketa

  • Lasterketaren kartela

FORTUNA KIROL ELKARTEAK, BEHOBIA-DONOSTIA Oinezko Lasterketaren 55. edizioa antolatu du, bertan edozein kirolarik parte hartu dezakealarik. Behobia-Donostia Fortuna Taldeak antolatzen duen ekitaldirik garrantzitsuena da.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Boulevarda

Ordua: 11:00

Hasiera: 2019/11/10

Amaiera: 2019/11/10

Bere hastapenetatik lasterketa Donostiako Fortuna Kirol Elkarteak antolatu du, 1919an izan zen lehenengoa, lehen garai hartan etenaldi ugari izan zuen. Aurtengoa, antolatzen den 55. aldia da, 1979an hasitako etenaldirik gabeko aroko 35. da beraz.

Fortunaren kirol ekitaldirik garrantzitsuena izateaz gainera, Europan antolatutako lasterketen artean ere garrantzi handikoa da, bere mailan Europako bosgarren froga baita.

Behobia-Donostia ibilbide gogorreko proba da, bi gain garrantzitsurekin, Gaintxurizketa (Km. 8) eta Mirakruz Gaina (Km. 17), eta baditu ere beste igoera txiki baina ugariak, beraz indarrak ondo neurtzea oso beharrezkoa da azken zatira ondo iritsi ahal izateko.

Aurten 35.000 lagunek hartuko dute parte. Hauek maila ezberdinetan antolatzen dira, eta gaur egun denborak pertsonalki eta zehazki neurtzeko dauden sistema eta teknika aurreratuenak erabiliz, irteera tarteka ematea da.

MAILAK :

  • JUNIORRAK
  • PROMESAK
  • SENIORRAK
  • BETERANOAK-1
  • BETERANOAK-2
  • EMAKUMEZKO BETERANOAK-2
  • BETERANOAK-3
  • ITSUAK.
  • ELBARRITUAK
IBILBIDEA:

Lasterketak 20,200 kilometroetako ibilbidearekin Behobia eta Donostia elkartzen ditu.

BEHOBIA - IRUN (Nafarroa Hiribidea, Kolon Pasealekua, Gipuzkoa Hiribidea, Irungo Bentak) - N-1 ERREPIDEA - GAINTXURIZKETA GAINA - LINTZIRIN - ERRENTERIA - PASAIA - DONOSTIA (Mirakruz Gaina, Ategorrieta Hiribidea, Nafarroa Hiribidea, Zurriola Hiribidea eta Boulevarda).

Kilometroak adierazteko txartelak egongo dira.




Ekei Kulturweb S.L.L.