Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: GURE_RBTK

Erakusketa: GURE_RBTK

  • Kartela

"Hello, Robot" erakusketa zabaldu berriaren harira, San Telmo Museoak Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoaren lankidetzarekin, GURE_RBTK aurkeztu du. Bertan hainbat euskal enpresa eta erakundek diseinatutako edo ekoiztutako pieza aukeraketa bat erakusten da. Inguru hurbilean diseinatutako edo ekoiztutako soluzio teknologikoen erakusketa bat da, ezagutzera ematen duena bertako teknologia gaitasuna hainbat sektoretan, esaterako, industria, automozioa, eraikuntza, farmazia, elikadura edo osasuna.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua: 10:00-20:00

Hasiera: 2019/07/12

Amaiera: 2019/09/29

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Erakusketak, besteak beste, izango ditu mugikortasun urria duten gaixoen errehabilitaziorako exoeskeleto eta gailu robotiko bat, zamak mugitzeko edo zehaztasun handiko operazioak egiteko beso robotiko industrialak, pertsonekin lan eremua  partekatzen duen robot kolaboratibo bat beso bikoitza duena, bisita gidatuak egiteko edo materiala garraiatzeko gida-robotak edo erabilera anitzeko dronak.

Erakusketako robotak

Kuka KR3 Agilus (Mondragon Unibertsitatea)
Industria-ikuskapeneko zelula robotizatua, Mondragon Unibertsitatearen Industria Ingeniaritzako Masterrean eta ikerketa-proiektuetan erabilia.  Industria-automatizazioko hainbat kontzeptu erabiltzea du helburutzat, hala nola PLCen programazioa, gizakia-makina interfazeak (SCADA), makinen segurtasuna, robotika industriala, sentsorika eta biki digitalak.

Mitsubishi PA10 (TECNUN / CEIT)
Robot kolaboratiboa, CEIT-IK4-k ikerketa-proiektuak egiteko erabilia. 2009az geroztik asistentzia-robot gisa erabili da kirurgia transpedikularraren alorrean, eta 2012az geroztik robotika-irakasgaietako praktiketarako robot gisa TECNUN NafarroakoUnibertsitatean. Torloju medikoak giza gorputzaren ornoetako kokapen zehatzean jartzea dute helburutzat.

HANK (GOGOA)
Europan diseinatutako lehen exoeskeletoa da HANK, eta 3Dko inprimaketa-teknologia erabili da hura garatu eta fabrikatzeko lanetan. Gailu robotiko hau mugikortasun urriko pazienteen errehabilitazio- eta jarraipen-prozesuetan erabiltzen da, beheko gorputz-adarren mugimenduetarako laguntza eta asistentzia eskainiz.

kTBot (IK4 – TEKNIKER)
kTBot robot mugikorra, autonomoa eta multifuntzionala da, IK4-TEKNIKER zentroak diseinatua eta Kutxaren Gizarte Ekintzak finantzatua. Barnealdeetan jarduteko diseinatu da, eta, oinarrizko adimena duenez, pertsonekin elkarreraginean jardun dezake, gida-zerbitzuak eta informazio interesgarria eskainiz. Etengabe aldatzen ari diren inguruneetan nabiga dezake, pertsonen segurtasuna arriskuan jarri gabe.

Galtxagorri (UPV/EHU)
Donostiako Informatika Fakultateko solairuetan barrena tourrak eskaintzen dituen multirobot sistema gidari baten parte da Galtxagorri. Robotek gidatze-zeregina partekatzen dute plataforma robotikoen arteko komunikazio sendo baten bitartez, eta robot bakoitzak solairu bakar batean dihardu. Erabiltzaile-interfaze atsegin batek bisitariari aukera ematen dio helmuga soil baten edo zenbait interesgune dauzkan ibilbide baten artean hautatzeko.

Kawasaki Robotics duAro (Larraioz Elektronika)
Robot industrial kolaboratiboa, pertsonei laguntzeko lanak egin ditzakeena. Scara beso bikoitzeko egitura duenez, bi giza eskuren mugimendu eta zereginak egin ditzake, zehaztasun handiarekin. Pertsonen ondoan segurtasunez jarduteko diseinatu da robota.

Kawasaki Robotics MS005N (Larraioz  elektrnika)
Altzairu herdoilgaitz eta esterilizagarrizko robot industriala, medikuntza- eta farmazia-aplikazioetarako bereziki diseinatua. Osasun-industriaren berezko zehaztasun- eta garbitasun-eskakizun zorrotzak betetzen ditu abiadura handiko robot honek. Askotariko prozesuetan erabiltzen da, produktu eta lagin delikatu eta arriskutsuak mihiztatu, dosifikatu, ikuskatu eta manipulatzeko.

SPIFF 266-R (SPIFF STUDIOS)
Tamaina handiko drone hexakopteroa, airetiko filmazioak eta erreskateak egiteko diseinatua.
Kalitate handiko karbonozko xasis modular batez eta lurreratze-tren ezkutakor batez osatua, azken horrek hainbat osagarri ezartzeko aukera ematen duelarik, hala nola kamera-egonkorgailuak eta salbamenduko gailuak jaurtitzeko sistemak. Aireratzeko gehieneko pisua 16 kg da.

MIRELA (TECNALIA)
Robot kolaboratiboa, Tecnaliak pertsonekin espazioa partekatzen duten roboten ikerketa-lineari hasiera emateko hautatu duena. Plataforma mugikorra da, barnealdeetan autonomiaz nabiga dezakeena, soinuen bidez pertsonekin elkarreraginean aritzeko aukera ematen dion sistema baten bitartez.
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko zenbait eraikinetan hasierako probaldia igaro ondoren, Tecnaliaren Robotika Saileko proba-plataforma gisa erabiltzen hasi dira.

ARMASSIST (TECNALIA)
Gailu robotiko eramangarria, goiko gorputz-adarren errehabilitaziorako diseinatua. Bideojokoekin konbinatuta beso eta eskuen errehabilitaziorako tratamendu trinkoa ahalbidetzen die gaixotasun neuromuskularrak dauzkaten edota iktus bat izan duten pazienteei. Tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko eta kostuak murrizteko aukera ematen du, eta, horrez gain, pazienteari tratamendu indibidualizatua eskaintzen dio.

Kawasaki Robotics BX100N (Larraioz elektronika)
Masa goratuak manipulatzeko eta puntuak abiadura handian soldatzeko robot industriala. Roboten kontzentrazio-dentsitate handiko  aplikazioetarako diseinatua. Robot industrialekin ohikoa den bezala, langilea liberatu egiten du prozesu errepikakor, nekagarri eta osotasun fisikorako arriskutsuak izan daitezkeen betebeharrak egitetik.

Antolatzaileak: San Telmo Museoa, Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa



Ekei Kulturweb S.L.L.