Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: #FINAESTAMPA

Erakusketa: #FINAESTAMPA

  • erakusketaren irudia

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Udalherria: Getaria

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa

Hasiera: 2019/07/3

Amaiera: 2019/09/29

Sarrerak: 7,00 € / 10,00 €

Cristobal Balenciaga Fundazioa

Aldamar parkea, 3 (20808) Getaria

Telefonoa: 943896002
Faxa: 943-326393
Weba: http://www.fundacionbalenciaga.com/
Emaila: getaria@fundacionbalenciaga.com

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Fotografiaren aurretik, ilustrazioaren zeregina zen gai orokorrei eta modari buruzko aldizkarietan siluetak, bolumena, kolorea eta keinuak hedatzea.XX. mendearen erdialdeko hamarkadetara arte, zenbait artista ziren hegemonia horren ordezkari: Marty, Sáez de Tejada, Lepape, Eric, Benito, Benigni, Bérard, Bouché eta Gruau, besteak beste; goi-mailako joskintzaren urrezko garaia irudikatu zuten guztiek.

Fotografiak joan den mendean bizi izan zuen goraldiak eta hori apurka-apurka diziplina artistikotzat hartzeak ez zuen inoiz  ilustrazioa desagerrarazi, alboratu bazuen ere; izan ere, oso adierazpide desberdinak dira, baita elkarren osagarriak ere –egiaztatu den bezala–.Ilustrazioa desagertzetik urrun dago; are gehiago, ilustrazio garaikideak indarra hartu du modari lotutako praktika artistiko gisa.

Bada garaia moda-ilustrazioa, berez, arte-adierazpidea dela aldarrikatzeko.Gaur egun eredu diren nazioarteko hogeita bi artistaren –gorabidean daudenak nahiz ospe handikoak– lanaren bitartez,  #FINAESTAMPA_ egitasmoak erreferentziako 150 obra original biltzen ditu, eta une zehatz bat laburbiltzen du.Hastapenetatik garai baten islatzat hartu den diziplina baten orainaldiaren erradiografia antzeko bat da.

Francois Berthoud / Blair Breitenstein / Jason Brooks / Helen Bullock / Gill Button / Cecilia Carlstedt / Jean-Philippe DelHomme / David Downton / Ricardo Fumanal / Laura Gulshani / Mats Gustafson / Richard  Haines / Amelie Hegardt / Richard Kilroy / Jordi Labanda / Tanya Ling / Jowy Maasdamme / Inés Maestre / Rosie Mcguinness / Aurore de la Morinerie / Hiroshi Tanabe / Unskilled Worker

Komisarioa: Jesús Cano 

Ordutegiak

MARTXOA-URRIA - Asteartetik igandera 10:00 - 19:00
UZTAILA-ABUZTUA - Egunero irekita 10:00 - 20:00

Tarifak

ARRUNTA 10 €
0%-EKO DESKONTUA - 10 pertsonatik gorako taldeak  eta familia ugariak

MURRIZTUTA 7€
Gazteak (18 urtera arte)
Erretiratuak eta pentsiodunak
Ikasleak
Irakasleak
Langabeak
Getariarrak

DOAN
Cristóbal Balenciaga
Museoaren lagunak
Haurrak (9 urtera arte)
ICOM-eko kideak



Ekei Kulturweb S.L.L.