Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283

  • Imagen 1 de la galería de Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283

Ezagutu astebeteko mendi ibilbide zirkular honetan Gipuzkoa barnealdeko ingurune idilikoak!

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 39,00

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, 6 etapaz osatzen da.9,777 metroko desnibel metatua du, desnibel positiboa 4,920 metro da eta negatiboa 4,857, eta guztira 95,7 kilometroko luzera du. Etapa bakoitza egun batean egiteko pentsatua dago. Goierri, Urola Garaia eta Deba Garaia bailarak gurutzatzen ditu.

Gaztaren Ibilbideak puntu historiko oso aipagarriak ere gurutzatzen ditu. Aukera emango digu Santiago Bidearekin bat egiten duen Errege Bidean zeuden Ordizia eta Segurako hain ondo kontserbatzen diren Erdi Aroko kasko historikoak bisitatzeko.

Inguruko errekurtso eta materialen ateratze eta tratamenduari buruz ere gehiago jakingo du Ibilbidea egiten duen bisitariak. Ordizia eta Segura artean ibiltariak Igartzako Monumentu Multzoa erdi erditik zeharkatuko du , Segura-Mirandaola etapan, Zerain eta Mutiloako meatzeen aztarnetatik igaroko da eta etapa amaieran burdinaren tratamenduarekin lotura hain estua duen Mirandaolako puntura ailegatuko da.  Ezin ahaztu, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean sartu aurretik Arantzazuko Santutegiak agurtuko duela.

Baina Gaztaren Ibilbidea ez da natur eta turismo esperientzia bat bakarrik, baita esperientzia gastronomiko bat ere. Ibiltariak alojamendu mota desberdinez gozatu ahal izango du, denak ere oso gertuko tratua emango diotenak. Hotelez, nekazalturismoz eta aterpetxez osatutako eskaintza da, beste inon gozatu ezin daitekeena.

Ibilbidearen informazio eta kudeaketarako puntu nagusia Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroan kokatzen da.

Pertsona edo talde bakoitzak Ibilbidea bere erara diseinatzeko aukera izango du. Hortaz, etapa solteak egiteko aukera egongo da eta baita geraleku bakoitzean gau bat baino gehiago pasatzeko aukera ere.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea diseinatu eta erreserba formalizatzeko



Ekei Kulturweb S.L.L.