Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Arditurriko Interpretazio Zentroa (Aiako-Harria Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea

Arditurriko Interpretazio Zentroa (Aiako-Harria Parke Naturala) - Gipuzkoako Parketxe Sarea

  • Interpretazio Zentroa
  • Interpretazio Zentroa

Meatzetako laborategiaren eraikin zaharra birgaitu ondoren Interpretazio Zentroan bihurtu dute. Bertan informazio-euskarri modernoen bitartez Aiako Harria Parke Naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu bizi eta didaktikoan ezagutzera emango da . Arditurriko meatzeak parkearen bihotzean daude kokaturik.

Udalherria: Oiartzun

Lekua: Arditurri Meategia Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31


Beheko solairua

Harrera gunea izateaz gain, beheko solairuan dibulgazioa helburu duten bi gune daude. Lehenengoa, Aiako Harria mendiguneari buruzko sarrera bat da. Bertan, orain 300 milioi urte, hura sortzeko izan ziren fenomeno geologikoen berri ematen da. Beheko solairuko gainerako espazioa Aiako Harria Parke Naturalari buruzkoa da, ez bakarrik haren edertasun ikusgarriagatik eta bertako floraren eta faunaren aberastasunagatik, baita mendi-ibilbideak egiteko, alpinismorako edo paisaiaren edertasunaz gozatzeko eskaintzen dituen hamaika aukerengatik ere. Aiako Harria parkeko klimak eta orografiak, florak eta faunak, eta gizakiaren esku-hartzeak eta mitologiak txunditurik utziko dute bisitaria.


Lehen solairua

Meazulo baten antza duen eskailera igoaz, lehen solairura sartuko da bisitaria. Solairu horretan Arditurriko meatzearen ustiapena ezagutzera ematen da, Erromatarren garaitik hasi eta 1984ean itxi zuten arte. Hainbat euskarri eta teknologia berrien bitartez, bisitariak Arditurriko paisaia eta bertan burutzen ziren meatze jarduerak ezagutuko ditu; baita garai ezberdinetako biztanleen gizarte eta kulturaren berri izan ere.

Ordutegiak:

Uztailak 1- Abuztuak 31
Asteartetik- Larunbatera 10:00- 14:00 / 16:00- 18:00
Igande eta Jai egunetan 10:00- 14:00

Irailak 1- Ejainak 30
Asteartetik- Ostiralera 10:00- 14:00
Larunbatak 10:00- 14:00 / 16:00- 18:00
Igande eta Jai egunetan 10:00- 14:00

Prezioak:

Bisita Estandarra:
5 urtetik behera - dohan
5 urtetik gora - 5,05 €
Taldeak - 3,05 €

* 5 urtetik beherako umeak heldu batengatik lagunduta etorri behar dira
* Taldearen gutxieneko kopurua deskontua izateko: 10 pertsona




Ekei Kulturweb S.L.L.