Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Armagintzaren Museoa

Armagintzaren Museoa

  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa
  • Armagintzaren Museoa

Museoak, Eibarko industriaren eta, hortaz, armagintzaren bilakabidean zehar egindako ibilbidea eskaintzen du XIV. mendean hasi eta orain arte.

Udalherria: Eibar

Lekua: Armagintzaren Museoa

Hasiera: 2020/06/1

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 1,50 / 3,00 €

Armagintzaren Museoa, udalarena izanda, Portalea Kultur Etxearen 5.solairuan dago, herriaren erdialdean bertan, San Andres elizatik gertu. Eraikina, oinarriz, antzinako Aguirre y Aranzabal "A.Y.A" eskopeta-fabrikari dagokio.

Museoak, industriaren bilakaera guztia islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte, 1920an armagintzak pairatu zuen krisiaren ondorioz, nola armaginek, produktuak dibertsifikatzearen bidetik aurkitu zuten irtenbidea erakusten delarik.

Museoan, batetik, Armeria Eskolaren museotik eta beste funtsetatik datorren arma bilduma zabala, eta bestetik, Eibarren egindako hainbat produktu erakusten dira: bizikletak, motorrak, etxetresna elektrikoak, idazmahairako materialak, josteko makinak… Honekin, Eibarko produkzio-barietatea eta bere nazioarteko garrantzia islatzen da.

Aurrenik armagintzak 600 urtetan izan duen bilakabideari buruzko ikus-entzunezkoa topatuko du ibiltariak, eta horren ondoren bi eremutan banatuta dagoen erakusketara iritsiko da.

Lehenengo, arma-bilduma eta eramangarriak diren suzko armen bilakaera erakusteko gunea dugu. Arma-bilduma bera ardatz moduan hartuta, erakusketa iraunkor honek armagintzaren bilakabidea erakutsi nahi dio bisitariari ikuspegi historikotik nahiz teknologikotik.

Armen erakusketa hiru esparruren inguruan dago antolatuta:

  1. Armagintzaren hasierak
  2. Aldaketen sasoia
  3. Industrializazioa

Armak, bakoitzak duen su-sistemaren arabera banatu dira aretoetan eta informazio-panelak izango dituzte lagungarri, testuingururatzeko elementuak eta arma mota ezberdinak fabrikatzeko, kargatzeko eta tiroa jaurtitzeko moduaren inguruko bitarteko infografikoak.

Bigarren eremuak, industria bilakaeraren bitartez, Eibarko historian zehar ibilbide bat egitera gonbidatzen gaitu. Bisitariak, XIV. mendetik gaur egun arteko, garapen ekonomikoa eta produkzio-garapena ezezik, hirigintza eta gizarte hazkundea ere ezagutzeko aukera izango du. 7 gunetan banaturiko eremu honek ekonomía eragileak izan diren eta gaur egun eragileak diren elementuak erakusten duen paseo bat eskaintzen du.

"Armagintzaren hiria" bezala ezagututa, Eibarko industriak nahiz eta bere jatorria armetan eduki, ez du armak bakarrik ekoiztu. Orbea, Lambretta, Alfa edo BH bezalako izenak belaunaldi askoren buruan daude.

INFORMAZIO OROKORRA:

Kokapena eta harremana:

  • Armagintzaren Museoa:
    Bista Eder,10 5º, Eibar
    tel.943708446 / E-mail: museo@eibar.net
    http://www.armia-eibar.net

Elbarriak:

  • Armagintzaren Museoak higikortasun mugatua duten bisitarientzat sarbidea bermatzen du eta gurpil-aulki bat dauka, behar izanez gero.

Nola iritsi ibilgailuz:

  • Museoak ez du bisitarientzako aparkaleku zerbitzu propiorik. Ibilgailu partikularrez etorriz gero, bi aparkaleku daude inguruan.


Ordutegia eta prezioak

Ordutegia
Urritik - Ekainera : asteazkenetik larunbatera 16:00-20:00 Igandetan10:00-13:00
Uztaila eta Iraila: asteartetik ostiralera 16:00-20:00.
Abuztua: asteartetik ostiralera 10:00-13:30.

Itxiera egunak
Astelehen guztiak. Astearteak (uztaila abuztuan eta irala izan ezik).
2020ko Urtarrilak 1.et 6 Aste Santua, maiatzak 1,ekainaren 16tikirailaren 9ra bitarteko asteburu guztiak, uztailak 31, abuztuak 15 eta16,irailak 8 eta 9, azaroak 30.

Tarifak
Orokorra: 3,00 euro
Murriztua: 1,50 euro (erretiratuak, langabetuak eta 26 urtetik beherakoikasleak). Aurretik egiaztatuta.
Murriztua: 2,00 euro/per.(8 pertsona baino gehiago)
Doakoa: 7 urtetik beherakoak, eta gainontzekoak, ostegunetan (MuseoarenEguna).
Doakoa: Eibarko derrigorrezko eskolatze ikastetxeak.
Bisita gidatua: 15 -22 pertsonako taldeak. Sarrera ez du barne hartzen40,00 euro.
Bisita gidatua talde txikientzat: sarrera barne 73,00 euro.
Audio gidaria: 2,00 euro.




Ekei Kulturweb S.L.L.