Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urrelur - Mineralen eta Fosilen Museoa.

Urrelur - Mineralen eta Fosilen Museoa.

  • Kartela
  • Museoaren barrualdea
  • Museoaren barrualdea
  • Museoaren barrualdea
  • Imagen 5 de la galería de Urrelur - Mineralen eta Fosilen Museoa.

Fondoen abipuntuko nukleoa mineralen eta fosilen bilduma pribatu bat da, zehazki, Nicasio Aguado jaunak Urretxuko Udalari lagatakoa. Beranduago, Urretxuko Udalak bilduma erosi eta handitu egin zuen gaur egun erakusten duguna lortu arte.

Udalherria: Urretxu

Lekua: Urrelur - Mineral eta Fosilen Museoa

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 0,00 / 3,00 €

Mineralen eta Fosilen Mueoa.

Kultur Etxea / Casa de Cultura - Jauregi, 19 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943038088
Faxa: 943724127 / 943724754

Edukia:
Mineralak: Atal honek mineralogiarako sarrera eskaintzen digu 1.000 kristalizazio ingururekin. Kristalizazioak sistematikoki katalogatu eta sailkatuta daude, errazago ulertzearren, eta komposizio kristalokimikoaren arabera antolatu dira erakusketan. Atal honen zati bat Euskal Herriko mineralei buruzkoa da.
Paneletan deskribatuta daude mineralen propietateak, egitura, industriarako erbilgarritasuna eta energia iturriak.
Azkenik, jolas tailerretan mineralen propietateez jabetzeko aukera dago: gogortasuna, xaflakortasuna, magnetismoa, erradioaktibitatea, eta abar.
Fosilak: Paleontologiako sailean erakusten diren fosilek aldi geologikoak hurrenkera kronologikoan adierazten dituzte, Lurrean bizitza sortu zenetik Pleistozenora, Koaternarioaren hasierara arte. Badira: bost kontinenteetako landareak, tizas artropodoak, trilobiteak, krinoideak, ekinidoak, arrainak, eta abar.
Harriak: Panel elkarreragile baten bitartez, bisitaría harri sedimentario, magnetiko eta metamorfikoen munduan sar daiteke.

Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorra ikusteko.

Ordutegia:
Astelehenetan: 17:30 – 21:30
Astearte, Asteazken, Ostegun eta Ostiraletan: 9:00 – 13:00 eta 17:30 – 21:30
Larunbatetan: 9:00 – 21:30

Edukia:

Mineralak: Atal honek mineralogiarako sarrera eskaintzen digu 1.000 kristalizazio ingururekin. Kristalizazioak sistematikoki katalogatu eta sailkatuta daude, errazago ulertzearren, eta komposizio kristalokimikoaren arabera antolatu dira erakusketan. Atal honen zati bat Euskal Herriko mineralei buruzkoa da.
Paneletan deskribatuta daude mineralen propietateak, egitura, industriarako erbilgarritasuna eta energia iturriak.
Azkenik, jolas tailerretan mineralen propietateez jabetzeko aukera dago: gogortasuna, xaflakortasuna, magnetismoa, erradioaktibitatea, eta abar.

Fosilak: Paleontologiako sailean erakusten diren fosilek aldi geologikoak hurrenkera kronologikoan adierazten dituzte, Lurrean bizitza sortu zenetik Pleistozenora, Koaternarioaren hasierara arte. Badira: bost kantinenteetako landareak, tizas artropodoak, trilobiteak, krinoideak, ekinidoak, arrainak, eta abar.

Harriak: Panel elkarreragile baten bitartez, bisitaría harri sedimentario, magnetiko eta metamorfikoen munduan sar daiteke.

Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorra ikusteko.

Ordutegia:

  • Astelehenetatik ostiralera: 10:00etatik 12:30etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbatetan: 10:00etatik 12:30etara 

Informazioa: Telefonoa: 943 038088 / kultura.ur@urretxu.net

Bisita libreak: doan

Bisita Gidatuak:

  • Taldeentzako prezioa: 3 euro / pax (aldez aurreko erreserbarekin)
  • Iraupena: 90 minutu.



Ekei Kulturweb S.L.L.