Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostiako Elizbarrutiko Museoa - La NAVE SANTA MARTA NABEa

Donostiako Elizbarrutiko Museoa - La NAVE SANTA MARTA NABEa

  • Museoaren irudia

Elizbarrutiko Museoa abian da, Donostiako San Maria Basilikako Santa Marta nabean.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Koruko Ama Birjinaren Basilika

Ordua:  

Hasiera: 2016/03/22

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 5,00 €

150 lanetik gora biltzen ditu eskultura, pintura eta urregintzako lanak –eta gure Elizbarrutiko aberastasun historikoaren eta kulturalaren ispilu dugu. Erdi Arotik hasi eta egunerarteko obrak topatu ditzakegu, 400 metro karratutan.

Museoko erakitze lanak Rafael Moneo arkitektoaren estudioak egin ditu eta Pedro Elcuaz artikektoak zuzendu ditu.

Bilduma hau hiru ataletan eratua dago: Erdiaroko artea, Arte Modernoa eta Arte Garaikidea

  • ERDI AROA: ERROMANIKOA ETA GOTIKOA - Kristautasunaren Bideak (X-XV. mendeetan)
    Gipuzkoa kulturen igarotze- eta gurutzatze-leku izan da historiaurretik. Kristautasuna, III. mendeaz geroztik hedatu zen merkatari-bideetan barrena eta Konpostelara doazen Donejakue bideetan barrena. Elizbarrutiek eta monasterioek kristau fedea eta Kristoganako eta Mariaganako, Santuenganako nahiz Eukaristiarekiko jaiera zabaldu zuten kristau elkarte txikietan, ermita, eliza, komentu eta monasterioetan artelanak utziz.

  • ARO MODERNOA: BERPIZKUNDEA ETA BARROKOA - Fede katolikoaren finkatzea eta une gorena (XVI-XVIII. mendeetan)
    Ordena mendikanteek –Frantziskotar, Domingotar, Mertzedario eta Agustinoek– aztarna handia utzi zuten gure herrian beraien debozioekin eta bizitza ulertzeko moduekin. Laztasuna eta bizitza erlijioso sakona predikatu zuten. Trentoko Kontzilioak ere (XVI. mendea) aztarna handia utzi zuen gurean: katekesia, predikua, Eukaristiarekiko jaiera, irudiak. Jesuitek, Karmeldarrek, Trinitarioek, Kaputxinoek, Klaratarrek, pertsona garrantzitsuak eman zituzten: Loiolako Ignazio eta Xabierko Frantzisko, esaterako. Eta artearen inguruan ere eskultore handiak izan ziren: Pierre Picart, Juan de Anchieta, Ambrosio de Bengoechea, Lope de Larrea.

  • ARO GARAIKIDEA - Berritasunak eta Abangoardiak (XIX-XX. mendeetan)
    Napoleonen gudarosteak ez bezala, euskal Gotzain eta apaizak monarkiaren aldeko agertu ziren eta Liberalismoaren kontra. Eliz Desamortizazaioa euskal tradizioaren eta nortasunaren aurkako zerbait bezala hartua izan zen. 1862an sortu zen Gasteizko Elizbarrutia, espiritualitatearen eta kulturaren gune izan zena. Deustuko Unibertsitateak eman zion behar zuen hezkuntza industriaren inguruko euskal gizarte berriari. Francoren diktadurak sortutako krisialdiaren eta Vatikanoko II. Kontzilioaren ondoren aukera berri handiak zabaldu ziren Elizarentzat eta Erlijio Artearentzat. Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Xabier Álvarez de Eulate, Nestor Basterretxea, Francisco Javier Sáenz de Oiza eta Rafael Moneo dira horren adierazpen nabarmenenak.


Ordutegia: Egunero zabalik, goiz eta arratsaldez. 10:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. (Meza bitartean itxita izango da)
Sarrera: 5,00 €



Ekei Kulturweb S.L.L.