Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Irungo Euskal Jira

Irungo Euskal Jira

  • Irungo Euskal Jiraren kartela 2024

Irungo Euskal Jira ospakizunaren edizio berria, bertan Euskal Herriko ohizko festen giroa nabarmena delarik.

Udalherria: Irun

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2024/08/2

Amaiera: 2024/08/4

Irungo Udala

San Juan Harria Enparantza<br>Plaza San Juan Harri (20300) Irun

Telefonoa: 943649200
Faxa: 943649400
Weba: http://www.irun.org
Emaila: ayuntamiento@irun.org

Euskaldunen psikologia azaltzen duen adierazpen garbiena da; izaera sendokoa eta, era berean, alaitsua eta jaizale aparta; bere folklorea; bere lan ohiturak; kirol eta kultur zaletasunak; neska-mutilen jatortasuna, eta abar. Hau guztia, marko koloretsu, alaitsu, bikain eta aparta batean, trikitia, txistu eta soinuen musikaz blai, irrintzika, paregabeko kalejirak egiten.

Jai honetako elementu garrantzitsuenetakoak gurdiak dira, eta gurdiotan gure historia edo/eta historiaurreko bizitzaren eta ohituren adierazpen artistikoak aurkezten dira. Gurdiak artezaleek eginak dira, eskuz, orduak eta orduak ematen dituzte aurkeztu beharreko gaiak hautatzen, zirriborroak burura eramateko bideak aztertzen, erabili beharreko materiala (papera, marraga, igeltsua, haritza, gaztain-zura, huntza, iratzea, eta abar) bereizten. Azkenean, baserri eder bat, garai bateko sagardotegia, landa-eremuko ola edo/eta betiko errotaren irudi bikainak erakusteko.

Irungo hiriak, bere euskal ohiturei loturik, 1928. urtetik aurrera ospatzen du Euskal Jira, Espainiako gerra zibilak iraun zuen artean eta gerraosteko urte batzuetan izan ezik. Urte bitan Jostailu Kirol Elkarteak antolatu zituen jai hauek, urte horietan Azkenportun, Konpantzia edo Faisaien Irlatik hurbil, batelen estropadak egin zirela aitzakiatzat hartutik. Gaurko egunean eta 1979. urtetik aurrera, etenik gabe ospatzen da Euskal Jira, gehienetan abuztuaren bigarren larunbatean.



Ekei Kulturweb S.L.L.