Udalherria: Azpeitia
Lekua: Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoa
Ordua:
Hasiera: 2024/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Sarrerak: 3,00 / 6,00 €
Burdinbidearen Euskal Museoa
Julian Elorza, 8 (20730) Azpeitia
Telefonoa: 943 150677
Faxa: 943 150746
Emaila: Museoa@euskotren.es
Trenarekin lotutako jardun eremu guztietatik dauka bere bildumetan, ibilgailuetatik hasi eta iraganean erabilitako elementu txikienetaraino.
Ibilgailuen bilduma hirurogeita hamar ibilgailu inguruk osatzen dute. Aipagarrienak lurrinezko bederatzi lokomotora –bost ibiltzeko prest, horien artean Zugastieta izenekoa, 1888an egina eta estatuan gaur lanerako gai den lurrin makina zaharrena-, estatu guztian lanerako gai den lurrin garabi bakarra eta penintsulako lokomotora elektriko zaharrena dira. Horiez gainera, bilduman denetako ibilgailuak daude: bidaiari bagoiak, salgaienak, tranbiak, trolebusak, autobusak, bai eta 1922ko suhiltzaileen kamioi zahar bat ere.
Museoko beste bilmuna oso interesgarri bat Jesus Minguez bilduma da, trenetako erlojuena, Europan kidekorik gabea. Makina erremintaren bildumak ere lehengo produkzio moduen ikuspegi interesgarria ematen du. Horiekin batera, geltokiorde elektriko zahar bat, plakak, argiak, telefonoak eta abar daude, Euskadiko trenen iraganaren ikuspegia osatzeko.
Hala eta guztiz ere, Burdinbidearen Euskal Museoaren iritziz, trenbideekin lotutako materiala zaintzeak ez du egoera onean gordetzea eta begiratzea bakarrik esan nahi, hala eginez gero, trenaren eginkizun nagusia, mugitzea alegia, galduko litzateke eta. Horregatik, zaharberritzeak ez dira soilik kanpoko itxurari begiratuz egiten, bakoitzak berea duen gaitasuna berreskuratzeko ere egiten dira.
Hala, bisitariek beren aiton-amonen bidaiatzeko modua ezagutu eta goza dezaten, Burdinbidearen Euskal Museoak prest dauka asteburuetan (*) Urolako trenaren Azpeitiko geltoki zaharra zenetik –orain Museoaren egoitza denetik- Lasaoko geltokirainoko 5 km-ko tren zerbitzua, kea darien lurrinezko lokomotoreek tiratutako tren zaharretan ibili nahi duenarentzat. Gaurko egunean, ez dago horrelako besterik estatu guztian.
Ordutegia:
Astelehenetik Ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara.
Larunbata: 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
Igandeak: 10:00etatik 13:30etara.
Lurrinezko tren historikoan Bidaia:
Asteburuetan abenduaren 9tik urtzarrilaren 31ra bitartean izan ezik
Bisita gidatuak, aldez aurretik zehaztuta.
(*) Abenduaren 9tik urtarrilaren 31ra bitartean izan ezik.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak.
Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez. Instalazio hau 1925ean inauguratu zen bezala dago, txirrika, uhal eta lokaztu sistema konplexu baten bidez 16 makina funtzionarazten dituen antzinako motor elektriko batekin.
Antzinako eraldatze elektrikoko zentralaren instalazio harrigarriak, jatorrizko zuzentze ekipoekin, merkurioko lurrunaren bidez, duela mende bateko teknologia modernoena islatzen dute.
Azpeitiako antzinako geltokiko eraikuntza zentralaren lehenengo solairuan XIX. mende bukaeratik AVEraino trenetan erabilitako uniformeen salbuespenezko erakusketa dago. Bigarren solairuan mundu osoko erloju bilduma hoberenetakoa dago eta denboran benetako bidaian zehar eramango gaituena.
Museoaren ordutegia:
Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
10:30etik 14:00etara
ABENDUAREN 18TIK URTARRILAREN 8RA (BIAK BARNE) MUSEOA ITXITA EGONGO DA
Tarifak:
Orokorra:
Bisita museora + lurrun trenean bidaia: 6 €
Bisita museora: 3 €
Taldeak (25 pertsona baino gehiago): 2 € pertsona bakoitzeko
Kontaktua Jendearentzat:
Telefonoa: 943 15 06 77
E-maila: museoa@euskotren.eus
Faxa: 943 15 07 46