Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Oielekuko Cromlech-era Txangoa

Oielekuko Cromlech-era Txangoa

  • Oieleku

Lurrean ezarrita harri multzo handiak osatzen dituzte Burdin Aroko hiletamonumentuak, hauek ditugu Cromlechak. Oiartzungo Herrian kokaturik dagoen Aiako Harria Parke Natural zoragarria, Euskal Herriko cromlech gehien dituen gunea da. Naturaz eta historiaz, urratsez urrats eta lasai-lasai ibiltzeko abagunea dugu Ipar Oielekuko cromlecha, bereziki ongien kontserbatuta dagoena eta guztien artean ederrena dena.

Udalherria: Oiartzun

Lekua:  Oiartzun

Hasiera: 2023/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: Gratis / Doan

Aipatu ibilbide honetara iristeko, Oiartzun herria eta Artikutza lotzen duen GI-3631 errepidea hartu behar dugu. Aukeretako bat autoa Kauson uztearena da, hemen ere, bi cromlech ederrekin topo egin dezakegulako. Bidean barrena abiatuz gero, 4 kilometrotan zehar, pinu, izei eta pago artean ibiliko gara ordu eta erdiz. Inguru honetatik Hego Oielekura lehenengo, bertan dagoen atseden-guneaz gozatu eta jarraiki Ipar Oielekuko cromlechera iritsiko gara. Munerretik, errepidearen beste gune batetik, pago motzez jositako baso isila zeharkatzen duen pista ezagutuko dugu; bide hau laburragoa izanik (1,5 km).

Oiartzungo udalerriko 57 monumentu megalitiko liluragarriak aztertu ondoren, guztien artean ederrena Ipar Oielekuko cromlecha da ikusgarriena gure iritzitan. 10 metro diametroko zirkulua osatzen dute biribilean ezarritako harri hauek, ingurune berdean eta Aiako Harriaren gailurra atzean dutelarik. Ibilbide honetan, beste 5 cromlech aurkituko ditugu eta guztiei begira, gure arbasoek kokaleku hori zergatik aukeratu ote zuten galdetuko diogu geure buruari. Erantzuna jakinda, ziurrenik, beste era batera ikusiko genuke paisaia.

Lasai meriendatzeko edota besterik gabe, atseden hartzeko Hego Oielekuko cromlecharen ondoan oso egokia den eremu lasai bat aurkituko dugu. Pago artean murgildurik dagoen Oielekuko atsedenlekuan, piknikak egiteko egurrezko mahai eta aulkiak egoteaz aparte, iturri bat eta azalpenpanelak ere aurkitu ditzakegu. Haatik, borda txiki bat ere topatuko dugu.



Ekei Kulturweb S.L.L.