Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "La gran depresión"

Antzerkia: "La gran depresión"

  • "La gran depresión" antzezlanaren kartela

Donostiako Antzoki Zaharrean, Seda konpainiak "La gran depresión" antzezlana aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Antzoki Zaharra

Ordua: 20:00

Hasiera: 2022/08/4

Amaiera: 2022/08/7

Sarrerak: 25 / 20 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

  • Egileak: Dunia Ayaso, Félix Sabroso
  • Zuzendaria: Félix Sabroso
  • Antzezleak: Antonia San Juan, Nuria Roca
  • Ekoizpen zuzendaria: Félix Borges
  • Zuzendari laguntzailea: Vanessa Tejero
  • Diseinu grafikoa: Jau Forné
  • Jantziak: Nauzet Afonso
  • Eszenografia: Carlos Santos
  • Musika konposizioa: Manuel Estupiñán
  • Tekniko burua: Jauni González
  • Argien teknikoa: Juani González
  • Soinuen teknikoa: Ramón Tubio
  • Gerentzia eta erregiduria: Vanessa Tejero
  • Makinista: Juanjo Macías
  • Eszenografiaren egitea: Acelera Producciones
  • Prentsa burua: Paco Medina

Manuela eta Marta berrogeita hamar urtetik gorako bi emakume dira, adiskidantza luze eta estuan bizi izan direnak, eta gero, beharbada ondoegi ezagutzen dutelako elkar, bizitzak bereizi egin ditu. Oso nortasun kontrajarriak dituzte: Manuelak ikasten eta bere independentzia oinarritzen eman zuen gaztaroa, baina bizitza sentimentala oso gaizki joan zaio, eta bakarrik dago. Martak, aldiz, erakargarria eta gaitasun intelektual motzagokoa baina bizitzeko talentu handikoa, beti jakin izan du gizon boteretsuak aurkitzen, mantenduko zutenak, eta bizimodu eroso eta erraza izan du.

Felix Sabrosok zuzendu du La gran depresión, zeina lagun-etsai bi hauek berriro elkartzen diren unean kokatzen baita, doi Marta, bere bosgarren ezkontza-porrotaren ondoren, bere buruz beste egiten saiatzen denean. Bi emakumeok, urteetan zein bere aldetik ibili ondoren, bizitza berrikusiko dute, eta porrotak eta bakardadea, beren beldurrak eta bizi-jakintza eta kontraesanak erakutsiko dituzte: elkarrengandik erabat desberdin egiten dituen guztia, baina, harritzekoa bada ere, inguruabar antzekoetara eraman dituena.



Ekei Kulturweb S.L.L.