Nekazal kutsua duen jaia, non ohizko ekintzez gain (herri kirolak, dantzak, bertsolariak, eta abar), gaztetxoen jokoak eta musika berbenak egoten diren. Festa hauetara ondoko herritarrak hurbiltzen dira.
Egitaraua:
- Egun osoan: Elikadura azoka.
- 11:30ean: Prozesioa.
- 12:00etan: Meza bertsolarien parte hartzearekin.
- 13:00etan: Bertsolariak: Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze.
- 13:30ean: Buruhandiak 14:00ak arte.
- Jarraian: Herri bazkaria.
- 16:30etik 17:30era: Haur jolasak.
- 16:30ean: Globoflexia arratsaldean zehar.
- 17:30ean: Bertsolariak: Nerea Elustondo eta Aitor Mendiluze.
- 18:00etan: Herri Kirolak: aizkolariak Hodei Ezpeleta eta Goizeder Beltza eta harri-jasotzailea Alex Txikon.
- 19:00etan: Buruhandiak.