Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "El chico"

Pelikula: "El chico"

  • "El chico" pelikularen kartela

Donostiako Principe Zinemak karteldegiaren barruan zinema emanaldiak "El chico" pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Príncipe Zinemak

Ordua: 19:45

Hasiera: 2021/03/4

Amaiera: 2021/03/4

Sarrerak:  

Principe Zinemak - Grupo Sade

San Juan, 10 - Parte Vieja / Alde Zaharra (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943326770
Weba: http://sadecine.com/

-

  • Jatorrizko titulua: The Kid
  • Urtea: 1921
  • Herrialdea: AEB
  • Zuzendaritza: Charles Chaplin
  • Antzezleak: Charles Chaplin, Jackie Cogan, Edna Purviance, Tom Wilson, Carl Miller, Lita Grey
  • Gidoia: Charles Chaplin
  • Argazkia: Roland Totheroh
  • Iraupena: 60 min.

Edna emakume gazteak nahi gabeko haurra izan berri du. Bihotzeko minez, mutikoa familia aberats baten automobil dotorearen barruan uztea erabakiko du, eta ohartxo bat erantsiko dio, bere semea zaintzeko eskaerarekin. Baina gaizkile batzuek autoa lapurtu eta haurtxoa auzo txiro bateko kale-kantoian utziko dute. Bertan aurkituko du alderrai alai, axolagabe eta xalo batek. Behin baino gehiagotan saiatuko da haurraren ardura besteren baten eskuetan uzten, baina azkenean errukitu egingo da, haurra adoptatu eta berak haztea erabakiko du. John mutikoak eta bere adopziozko aitak trikimailu dibertigarriak egingo dituzte bizirauteko, auzo txiro batean bizi dira, pobre baina lasai eta pozik. Edna, berriz, aktore ospetsu eta aberats bilakatuta, semea galdu izanaren minari aurre egiten saiatuko da. Horretarako, auzo pobreetara joango da haur txiroen artean jostailuak banatzera. Haur horietako bat Mutikoa da. Chaplinek urteetan gorde zuen ohartxoa, Johnen jatorriari buruzko aztarna bakarra, eta Ednak hura ikustean Mutikoa galdutako semea dela konturatuko da. Azkenean, Edna eta Mutikoa amasemeak elkartu egingo dira eta Chaplin beraien luxuzko etxean bizitzera gonbidatuko dute.
1921eko otsailaren 6an Charles Chaplinen filmografia oparoaren lehen klasikoetako baten estreinaldia ospatzeko zaharberritutako kopia.



Ekei Kulturweb S.L.L.