Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Gorka Salmeron + Joxan Iza

Erakusketa: Gorka Salmeron + Joxan Iza

  • Gorka Salmeron eta Joxan Izaren erakusketaren foiletoa

D´Museoa, Donostiako Santa Marta Museoak Gorka Salmeron eta Joxan Iza artisten "Agerkunderako Gunea" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Elizaren Museoa, D.E.M

Ordua:  

Hasiera: 2021/02/19

Amaiera: 2021/05/30

Sarrerak:  

Donostiako Elizaren Museoa

Sagrada Familia Enparantza<br>Plaza Sagrada Famili (20010) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943472362
Faxa: 943211762
Weba: http://www.demdonostia.com
Emaila: dem@arrakis.es

Eraikina:
Donostiako Amara auzoko Familia Santuaren elizaren eranskina da; 1.962an Antonio Camuñas arkitektoak egina. Urte batzuetan parrokiako zine aretoa izan ondoren, 1.991. urtean, Carlos Arrutik museo izateko birgaitu zuen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donistiako Gotzaindegiaren arteko lankidetza hitzarmen baten ondorioz.
Edukiak:
Ikusgai daude, zilargintzako bilduma interesgarri batez gainera, Oñatiko Mercado de Zuazolaren triptikoa, Santiagomendiko alabastrozko Santiago Erromesa, Asteasuko Andra Mari gotikoa, eta abar.
Museoak aldi baterako erakusketa, eta bestelako jarduerak antolatzen ditu urtean zehar.

Ordutegia:
-Asteartetik Larumbatera: 9:00-14:00.
Astelehena eta jaiegunetan, itxita.
Bisita gidatuak, aldez aurretik zehaztuta.

AGERKUNDERAKO GUNEA

Gorka Salmeronek (Legazpi, 1969) eta Joxan Izak (Bergara, 1961) elkarrekin antolatu duten lehen erakusketa da hau. Zehatzagoak izateko, ikonografia kristauaren inguruko interpretazio pertsonala topatuko dugu hemen. Biek ala biek ibilbide artistiko oparoa daukate eta diziplina asko jorratu dute: argazkilaritza, margolaritza, grabatua, eskultura, musika… Horren adierazgarri da erakusketa, ezin hobeto islatzen baitu lengoaia ezberdinek elkar elikatzen eta aberasten dutela leku berean aurkezten ditugunean.

Ikusgai dauden lanak urtetan zehar eginak eta beren-beregi hautatuak izan dira. Izaren kasuan, zaharrena 1985ekoa da; Salmeroni dagokionez, 1988koa. Eredu zehatz horiek nahiz beste guztiak sortzaileen izaera eklektikoaz mintzo zaizkigu, baita materialek, teknikak eta sorkuntza prozesuak beraientzat duten garrantziaz ere. Horrez gain, abstrakzioaren eta arte figuratiboaren arteko nahasketa aurkituko dugu lanotan.

Artistek ikusleekiko elkarreragina sustatu nahi dute, bisitariek artelanei esanahi askotarikoa ematen dieten neurrian. Horrela, lan horiek interpretazio ugari izan ditzakete eta ikusi, sentitu, pentsatu eta kontzientzia hartzera gonbidatzen gaituzte; sortzaileen imajinarioan sortuak dira, baina galdera eta gai unibertsalez dihardute.

Era berean, artelanen eite misteriotsu eta transzendentea antzeman dezakegu, Artaud-en arabera sorkuntza artistiko orok izan behar lukeen gisan. Batzuek iraganeko mamuak berpizten dituzte, edo hatzak orainaldiko zaurietan sartzera derrigortzen gaituzte edo etorkizuneko izurriteak aurreikusten laguntzen digute.

Laburbilduz, argi dago Salmeron eta Iza alkimista handiak direla, gai direlako materialen errealitate hautemangarri eta denborazkotik abiatuta sustraietaraino astinduko gaituzten nahiz ezinegona eragingo diguten ideia berriak sortzeko. Zientzialari zaharrek mundua urre bihurtu nahi zuten bezala, bi artistek argia dute oraingoan bidelagun, erlijio eta arte kristauan izugarrizko pisua daukan elementua, hain zuzen. Haatik, ezin ahaztu sortzaileek gogorarazi nahi digutena: ez da itzalik gabeko argirik.

Mikel Babiano López de Sabando

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:30 -14: 30/17:00 – 19:00
  • Larunbatetan: 10:30 -14: 30/17:00 – 18:00
  • Igande eta jaiegunetan: Itxita


Ekei Kulturweb S.L.L.