Udalherria: Aia
Lekua: Pagoeta Parkeko Interpretazio Zentroa
Hasiera: 2021/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Pagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr
Iturraran baserria<br>Caserío Iturraran (20809) Aia
Telefonoa: 943835389 / 943428843
Erakusketak bi zati ditu.
Bata, Pagoetako Ingurune Fisikoa, hau da, habitak zehatz honetan bizi izan diren pertsonen historia eta izaera nolabait baldintzatu duten faktore naturalak azaltzen dituena.
Bestea, Gizakiaren Aztarrena, Pagoetako giza ingurunearen alderdi kulturalak eta etnografikoak erakusten dituena.
Bigarren areto honetan, lanabes, diagrama, maketa, erreminta eta hainbat testu labur erakusten dira, hobnako gaiak ikitzen dituztenak: baserria, komunikabideak ata garaoa, bide eta galtzarak, ganadua eta etxeko animaliak , iraupeneko industriak eta eratorriak, artilea, linua, sagardoa eta txakolina, egurra eta zurgintza, ikazkintza, burdingintza, karobiak eta errotak.
Ordutegia:
Uztail, abuztu eta irailean:
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:30-18:30.
Besteak:
-Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00-14:00.
Bisita gidatuak urte gustian egin daitezke, aldez aurretik eguna eta ordua hitzartuta, nahiz eskoletako nahiz bestelako taldeak izan.
Parkea ezagutzen hasteko, Iturraran parketxera gerturatu eta dauden aukerez galdetzea da egokiena. Hortik aurrera, dituen asmo eta lehentasunen arabera, norberak aukera dezake zer egin: erakusketa ikusi, lorategi botanikoan murgildu, erlategi didaktikoa bisitatu, mendiko ibilaldia egin...
Pagoeta natura parkeak 2.860 ha-ko azalera du; zati handiena Aiako udalerriaren barnean dago eta gainerako lurraldea Zarautz eta Zestoaren artean banatzen da. Izena 678 m-ko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. 1998an izendatu zuten natura parke. Gipuzkoako Foru Aldundiak zeukan barruti batzuetan du jatorria.
Landaretza, oro har, atlantikoa da, klima epel eta euritsura egokitutakoa. Batetik, Quercus robur espezieko zuhaitzez osaturiko hariztiak, erreka bazterretako zein etengabe heze dauden laiotzetako haltzadiak eta pagadiak daude. Bestetik, Altzolarasko arroilako kareharrizko harkaiztegietan batik bat, badira zuhaitz hostoerorkorren baso misto ederrak, ezkiak, basagurbeak, hostazuriak, haginak, nahiz lizarrak dituztenak. Jakina, ez dira falta belardiak, baratzeak eta ohianeztatutako baso sailak.
Horrenbestez, ez da harritzekoa Pagoeta animalia espezie ugariren bizilekua izatea. Hain zuzen, ingurumena aberatsa izateak, aske bizi direnekin batera, Euskal Herrian galbidean dauden bertako arrazetako animaliak egotea ahalbidetzen du, betizuak eta pottokak kasu.
Hezkuntza Programa
Iturraranen, HHtik hasita, Batxiler arteko ingurumen heziketa jarduerak eskaintzen dira. Horretaz gain, txango eskaintza zabala dago, ikastetxeei, familiei nahiz elkarteei zuzendua. Fauna eta landaretza, erleen mundua, elikadura, ekosistemak, Agorregiko burdinola eta errotak dira eskaintzak lantzen dituen edukietariko batzuk.
Ikusi honako bideoak:
Ingurune hezkuntza > Familiak
Ingurune hezkuntza > HH
Ingurune hezkuntza > LH
Ingurune hezkuntza > DBH
Ingurune hezkuntza > Batxilergoa
Jarduerak
Pagoetako natura eta gizakiaren urratsa ezagutzen eta ulertzen laguntzeko, Iturraran parketxean askotariko jarduerak eta bisitak burutzen dira:
BISITA GIDATUA ITURRARAN BASERRIAN
Baserriko bizitza eta lanak azaltzen dira.
> Bisita gidatuak
AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK
Industria aurreko lanbideak ezagutzera ematez gain, antzinako errota eta burdinola nagusia martxan ikusteko aukera ematen da.
> Ordutegia
> Agorregiko burdinola eta errotak
ERLEEN TAILERRA
Erleek ekosisteman duten garrantzia ezagutu eta bizi. Zuzeneko behaketak eta tailerra.
> Erlategiko bisitak
ITURRARANGO LORATEGI BOTANIKOAREN BISITA
Bost kontinenteetako landaretza ezagutzeko parada ezin hobea. Landare berezien azoka ere egiten da bertan udaberrian.
> Bisitak lorategi botanikoan
ORIENTAZIO ZIRKUITUAK
Orientazio zirkuituak familian zein bakarka, ibilian edota jolasean egiteko.
> Orientazio zirkuituak
IBILALDI GIDATUAK PAGOETAN
Natura parkeko sarea osatzen duten ibilbideen bitartez, ondare naturala eta kulturala ezagut daiteke. Mota guztietako bisitariei egokitutako irteerak antolatzen dira, norberak bere gogo eta beharren arabera aukera ditzakeenak.
> Parketxeko bisita
Helbidea: Laurgain Auzoa 12, 20809 Aia (Gipuzkoa)
ETRS89 koordenatuak (X: 568530 Y: 4788891)
Harremanetarako: 943 83 53 89 / iturraran@gipuzkoanatura.eus
> Egutegia
Iturraran (Pagoeta)-tik ibilbideak
> SL-Gi 4001 Agorregi: burnia eta ura: Iturraran (Aia) - Iturraran (Aia) (3.7 Km.)
> SL-Gi 4003 Pagoetako hagina: Aia - Aia (7 Km.)
> GR 35 E01 Altxonbide ibilbidea: Zarautz - Bidegoian: Zarautz - Bidegoian (23.7 Km.)