Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma"

Erakusketa: "Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma"

  • "Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma" erakusketaren foiletoa

Donostiako San Telmo Muesoak "Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma" erakusketa aurkezten du. - EKITALDIA BERTAN BEHERA GELDITU DA!!!!!!!!

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2020/02/8

Amaiera: 2020/05/10

Sarrerak: 6 €

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

  • Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma erakusketa aurkeztu du San Telmo Museoak, argazkilariaren ibilbide oparoan zehar bidaia
  • Elizegiren argazkiak azken bost hamarkadetan gure inguru landatar eta hiritarrean jazo diren aldaketen, bilakaeraren eta eraldaketa handiaren lekuko dira. María José Aranzastik egin ditu erakusketaren komisario lanak.

Otsailaren 8tik maiatzaren 10era bitarte izango da ikusgai San Telmo Museoan Atzera begirako poetika. Antton Elizegi Argazki Bilduma erakusketa. María José Aranzasti da bere komisarioa eta bertan biltzen diren lanek argazkilari gipuzkoarraren ibilbide fotografiko eta poetikoaren atzera begirakoa erakusten dute, teknifikazioaren aurreko Gipuzkoako azken belaunaldi autoktonoak bizitako esparru fisikoko irudien bidez.

"Nire argazki-lanaren oinarri nagusia bost hamarkadatan zehar izan dira landa-paisaia, zuhaitza elementu enblematiko eta ezinbesteko ardatz gisa, eta baserria, gaur egun oso aldatuta dagoen gure egituraketa sozial berezi eta zaharraren sinbolo genetiko gisa", dio Elizegik.

Antton Elizegi Belokiren (Lasarte, 1938) argazkigintzarekiko grina Andoaingo Laborde Hermanos enpresan jaio zen, eta bertan egin zituen, halaber, bere lehen urratsak industriaren, makina-erremintaren eta delineazioaren munduan. Hastapen haiek funtsezkoak izan  ziren ondoren, arkitektura estudio batean delineatzaile gisa egin zuen ibilbide profesionalean.

Elizegiren argazkiek lotura hertsia dute naturarekin: ezkutuko paisaia pintoreskoak dira, zuhaitz enborrak, adarrak, belar metak, baserri hutsak eta hainbat egitura arkitektoniko. Argazkilari gipuzkoarrak beti osatu ditu serieak, eta hainbat eratako esperimentazioak egin ditu, bestelako adierazpen artistikoak arakatu eta bilatu nahian. Horren adibide garbia dira bere ibilbideko serie garrantzitsuenak.

Antton Elizegiren estiloa beltzaren eta zuriaren arteko kontraste bizian oinarritzen da, eta motibo nagusia forma da: Anttonek konposizioaren eta egituraren indarra bilatzen ditu argi- lunetan. Haren argazkiak azken bost hamarkadetan gure inguru landatar eta hiritarrean jazo diren aldaketen, bilakaeraren eta eraldaketa handiaren lekuko dira.

Erakusketan 150 argazki inguru bildu dira gaika, komisarioaren esanetan bere ibilbidean zehar egileak jorratu dituenetan adierazgarrienen artean daudenak, eta argazki horiek pantailetan agertzen direnekin osatzen dira, beste 80 bat.

Erakusketan, bestalde, Elizegiren lanen artean ezagunagoak direnak baino gehiago, orain arte erakutsi ez diren gaiak azaldu nahi izan ditu komisarioak, eta hauen artean azpimarratzekoa da 1974an Bergaran burutu zen Urrats Berriak ekimena, artearen arlotik euskararen alde egindakoa, eta argazkiez gain, film batean ere jaso zuena, Super 8an.

Hauekin batera, egileak sortutako hainbat gaikako argazki koaderno eta urteetan zehar erabili dituen argazki makinak eta bestelako argazkigintzarekin lotutako objektuak ere biltzen ditu erakusketa honek.

Erakusketaren atalak

  • 1-Natura:
    • Natura ingurune ezin hobea izan zen paisaien, zuhaitz biluzien, enborren eta adarren lehen argazki serieak sortzeko, eta bertan aurkitu zuen Antton Elizegik kontraargiaren magia. Nostalgia eta malenkonia iraganera eta oroitzapenetara itzultzen den erresistentziazko kartografia baten parte dira. Eta natura horretan kokatuta daude metak, egun desagertuak gure  inguruko paisaiatik.
  • 2-Baserria eta egitura arkitektonikoak:
    • Baserria, euskal arimaren habitat tradizionala, bere egitura arkitektoniko, konposizio eta egurrezko habeekin, Antton Elizegiren gai gogoko eta erabilienetako bat izango da bere ibilbide osoan. Geometrikoa denari begirako interesa, sintesiari eta araztasunari begirakoa, azken batean, Elizegiren estiloaren berezko ezaugarriak dira.
  • 3-Arantzazu eta apostoluen frisoa:
    • Antton Elizegiren serieen artean, Arantzazu da ezagunenetako bat. Serieko 30 argazki frantziskotarren ordenako klaustroko hormetan daude ikusgai beti. Arantzazu balio paisajistiko handiko kokaleku batean dago, mendi harritsuz eta leizez inguratuta, Urbiako zelaien oinetan, eta, horrez gainera, garrantzi handiko epizentro erlijioso bat da, antzinatik gurtua. Oteizaren 14 apostoluen frisoak eta Sáenz de Oiza arkitektoak elorri itxura emanez diamantean zizelkatutako dorre handiak osatzen dute Elizegiren serie garrantzitsu hau.
  • 4-Harriz harri edo arte erromanikoa:
    • Harriz harri Antton Elizegiren liburu argitaragabe bat da, eta Nafarroako arte erromanikoaren irudi ahaltsuz osatuta dago. Anttonek arte mota horren grafia eta plastika formala erabiltzen ditu istorioak kontatzeko jatorrizko testuingurutik eta helburutik at, eta beste esanahi batzuk erakutsi nahi ditu, hots, gutako bakoitzaren begirada subjektiboak.
  • 5- Esperimentazio artistikoa:
    • Lehen argazkietatik, Antton Elizegik bistakoa denetik haratago joan nahi izan du, eta beti interesatu izan zaizkio esperimentazioa eta istorioak kontatzeko modu berrien bilaketa. Horren adibide argiak dira hainbat serie, hala nola: Muñecos de Deba (Debako panpinak), 1975, irudi tragiko eta adierazkorrez osatua; Zumaiako itsasontzien hondakinak, 1974, argi kontraste bizikoa; Lasturreko plastikoak, 1974 eta Negutegia, 1989, gardentasunak eta itzalak nahasten dituzten lanak, edo Antzerti taldearen Troiarrak (1983) antzezpenaren irudi zirraragarriak.
  • 6- Industria arkeologia:
    • Euskal industriak hainbat hamarkadatan izan dituen krisiek eragin ekonomiko eta sozial handia izan dute Euskadi osoan, eta eragin horrek irauten du gaur egun ere. Arrazoi profesionalak tarteko, Antton Elizegik zehaztasunez dokumentatu zituen Muskizko El Pobal burdinola berregituratzeko prozesua (1992-1997), Bergarako Hermanos Eguren lantegiaren desegitea (1999) eta UCEM (Unión Cerrajera de Mondragón) enpresaren eraisketa (2000). Oso irudi zinematografikoak lortu zituen, eta, hortaz, artistikoak.
  • 7- Argazki etnografikoak:
    • Antton Elizegik etnografiaren hainbat alderdi aztertu ditu: Ordiziako azoka, 1981, eta Aste Santua, Amezketa, 1980, serieetan, besteak beste. Azken horretan, gure mendebaldeko historiaren parte izan den erritu baten lekuko gara, Anttonek ospakizun bisual, plastiko eta poetiko bilakatutako erritu baten lekuko. Serie etnografikoak dira, halaber, Aizkolariak edo Hernioko erromeria.
  • 8- Argazki dokumentalak:
    • Gu guztiok gure bilakaeraren dokumentalista bilakatu gara: zehaztasun osoz dokumentatzen ditugu gure ekintza garrantzitsuenak. Antton Elizegik argazki serie dokumental ugari egin ditu, hala nola Bergarako Urrats Berriak eta Mozorroak serie interesgarria 1974an; Lemoiz, 1981; Manuel Lekuonaren ehorzketa, 1988; eta Amona eta biloba, 1991, etxeko eremua islatzen duen seriea, azken hori.
  • 9- Erretratua:
    • Gaur egun selfien munduan bizi gara, eta erretratuek eragin handia dute botere politiko eta sozialeko eremu guztietan. Guztioi egiten dizkigute erretratuak etengabe, eta askotan guk geuk erretratatzen dugu geure burua. Jakitun gara kamerak begira dauzkagula, eta badakigu horien aurrean paratzen. Artearen historiaren hasietarik eta argazkilaritza asmatu zenetik, erretratuak lehentasunezko tokia izan du beti gure bizitzetan.

Katalogoa:

Erakusketa zabaltzearekin batera katalogoa ere argitaratu du museoak Mari Jose Aranzasti, Antton Elizegi eta Eider Elizegiren testuak dituena.

Jarduerak

Erakusketa zabalik dagoen bitartean hainbat jarduera programatu ditu museoak:

  • Sormen Tailerrak
    • Otsailak 15 eta martxoak 28
      • ARGAZKIMINTZA
        • Familia tailerra
        • Olerkari, idazle edo musikariek bezala, argazkilariek istorioak kontatzen dizkigute, askotan mundua ikusteko modua ere azalduz. Joseba Bontigui artistaren eskutik.
        • 17:00 / Elebitan / 5 € familia (6-12)
  • Bisitak
    • Zeharkako begiradak
      • Bisita berezi hauetan esparru ezberdinetako pertsonek beren ikuspuntua azalduko dute. Bisita guztiak doakoak izango dira, 18:00tan hasita, eta izena eman beharko da. Leku kopuru mugatua.
        • Otsailak 20, osteguna: María José Aranzasti, erakusketaren komisarioa. Gazt.
        • Martxoak 26, osteguna: Aitor Ortiz, argazkilaria. Gazt.
        • Apirilak 23, osteguna: Juan Luis Goenaga, artista. Eusk.
      • Lekua erreserbatzeko: stm_erreserbak@donostia.eus, 943-481561 (12:00-14:00)
  • Zinea
    • Martxoak 6, ostirala, 19:00
      • Ama Lur,  Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, 1968. 105 min.
        • Ama Lur filmaren aurkezpena, proiekzioa eta solasaldia.
        • Kolaboratzaileak: Euskadiko Filmategia, Kresala Zinekluba.
        • Gazt. /  Sarrera librea lekua bete arte

Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

Sarrera: 6 €



Ekei Kulturweb S.L.L.