Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. 55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria

55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria

  • kartela

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2020. urteari dagokion 55. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/02/1

Amaiera: 2020/04/27


OINARRIAK:

1.
Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat,edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lanoriginalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak(partzialki edo osorik sare sozial, blog, web edo beste edozeinbidetatik zabaldu diren lanak ez dira lehiaketara onartuko) eta inongoliteratura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izangodira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematenden unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanarenegiletza ziurtatu behar du, bereak bakarrik direla horren gainekoeskubideak, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez delazendutako egile batena ere.
Aurkezturiko lanaren egilea konprometitzen da kalterik gabe mantentzeraKutxa Fundazioa jasan ditzakeen kalteengatik, egileak lanaaurkezterakoan egindako eta lehen aipaturiko adierazpenen zehaztasunikedo egiatasunik ezagatik, adierazpen horiek indarrean mantendu behardirelarik saria eman ahal izateko.
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztulehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak, ezta, modalitateberean ere, deitua den honen aurretiko edizioan irabazle izandakoak ere.
2.
Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tartebikoitzarekin mekanografiatuak. Lan bakoitzaren kopia bat bidali beharda paperean (bi aldetatik inprimatuta eta egoki koadernaturik edojosita) honako helbidera: "2020ko Donostia Hiriko Kutxa LiteraturaSariak", Gureak Marketing. Gurutzegi Bidea 14-18. Pabellón 9. Belartza.20018 Donostia-San Sebastian (Gipuzkoa), eta kopia bat PDF formatuanhona: literatursariak@kutxa.eus.  Lanak  onartzeko epea  2020ko apirilaren 27an amaituko da. Erakunde antolatzaileakez du erantzungo jatorrizkoak galtzea edo hondatzea gertatzen bada,ezta ere atzeratzea edo beste edozein zirkunstantzia gertatzen bada,betiere hori posta-bulegoari edo beste hirugarren batzuei egotzdakiekeena bada, nahiz eta Sariketan parte hartzeko lanen bidalketeieragin.
3.
Obrak izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egileanor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Eta apartekokartazal itxi batean sartuko dira honako hauek:
Egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
Ondorengo datuak: egilearen izena, abizenak, helbidea, helbideelektronikoa eta telefonoa; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obrarentitulua eta zein modalitatetara aurkezten den adieraziko da.
Halaber, ezinbestekoa izango da adierazpen sinatua bidaltzea argi etagarbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz osorikedo partzialki argitaratu gabea dela, lana ez dagoela erabaki zainbeste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela, askeerabiltzeko moduan, obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozeinformatan eta modalitate guztietan.
Datu pertsonalak babesteko informazio-klausularen agiria, webgunean(www.kutxakultur.eus) zintzilikaturik egongo dena, beterik etaizenpetuta.
4.
Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, etahorien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetanparte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarrihauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, saileansaileko Epaimahaiak ebatziko du.
5.
Lan irabazleak erabakitzea, plikak irekitzea eta saridunenaldarrikatzea Donostian egingo da, 2020ko irailaren 12an, 13:00etan.Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun bereanjakinaraziko da.
6.
Sarietako edozein gera daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek beharbezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez duteaintzat hartuko 2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrakaurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren bateansaritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.
7.
Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obrareninguruan eta 5. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gertadaitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetarazuzenduta: Kutxa Fundazioa – Tabakalera – Andre Zigarrogileak plaza, 1.20012. Donostia.
8.
Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betikoirabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6.puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatuarte.
9.
Kutxa Fundazioak ez du saritutako lanak ekonomikoki ustiatu nahi, etaegileek haien jabetza eta jabetza intelektualaren gaineko eskubidemoral eta ondare-eduki guztiak gordetzen dituzte. Hala ere, saritutakolanen egileek baimena ematen diote Kutxa Fundazioari, bere kabuz edohirugarrenen bidez, lan horien ale kopuru mugatua argitaratzeko,irabazi asmorik gabe, gaur egun indarrean dagoen edozein euskarritaneta irabazleen aldarrikapena egiten denetik hasita gehienez ere 6hilabeteko epean.
10.
Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko,desegin baizik, 2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarienirabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ezda korrespondentziarik izango, eta ez da inolako informaziorik emangoSariketaren jarraipenari buruz.
11.
Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egindaitezke: literatursariak@kutxa.eus.
12.
Emandako datu pertsonalak Literatura Lehiaketaren esparruan erabilikodira bertan lehiakide gisa jarduteko. Hirugarrenei bidali ahal izangozaizkie Lehiaketaren garapenarekin lotutako logistika-zerbitzuakgauzatzeko.

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literaturadramatikoa)
Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohikoantzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak etagutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literaturadramatikoa)
Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohikoantzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak etagutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoakoegoiliarrentzat sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.



Ekei Kulturweb S.L.L.