Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Jazzaldia 2020: Tokiko Taldeen Hautaketa - ATZERATUTA!!

Jazzaldia 2020: Tokiko Taldeen Hautaketa - ATZERATUTA!!

  • Donostiako Jazzaldiaren Tokiko Taldeen Hautaketaren kartela 2020

2020ko uztailaren 22tik 26ra artean garatuko den 55. Heineken Jazzaldian joko duten tokiko hamar taldeak hautatzeko prozesuak aurrera segitzen du behin betiko zerrenda osatzeko balioko duten ikus-entzuleen aurreko emanaldien hasierarekin.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2020/01/9

Amaiera: 2020/03/28

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, zeinaren xedea Gipuzkoako talentu gazteei bultzada ematea baita musikaren eta arte eszenikoen esparruan, eta Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei eta antolatzaileei sostengua emanez.

Emanaldiak Forum FNAC-en, Kutxa Kultur Klubean (Tabakaleran) eta Victoria Eugenia Clubean eskainiko dira, sarrera doan delarik (Victoria Eugenia Clubaren kasuan, gonbidapenak kontzertuaren egun berean jaso beharko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, 17:00etatik aurrera.

EGITARAUA:

Urtarrilak 9, osteguna:

  • 20:00: Victoria Eugenia Club
    • Horda

Urtarrilak 15, asteazkena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Club
    • The Herman Family Singers

Urtarrilak 27, astelehena:

  • 20:00: Kutxa Kultur Kluba
    • Swingtronics

Urtarrilak 28, asteartea:

  • 19:30: Forum Fnac
    • Dos

Urtarrilak 29, asteazkena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Club
    • No More Blues

Otsailak 4 asteartea:

  • 20:00: Kutxa Kultur Kluba
    • Mojo Hand

Otsailak 5, asteazkena:

  • 19:30: Forum Fnac
    • Origen

Otsailak 18, asteartea:

  • 20:00: Kutxa Kultur Kluba
    • Asier Ardaiz & Friends

Otsailak 19, asteazkena:

  • 19:30: Forum Fnac
    • Los Juanes

Otsailak 24 astelehena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Club
    • Hutsun Txalaparta-J.E.L. Trio

Martxoak 2, astelehena:

  • 20:00: Kutxa Kultur Kluba
    • Oblivion

Martxoak 3, asteartea:

  • 19:30: Forum Fnac
    • Monk's Sphere

Martxoak 16, astelehena:

  • 20:00: Victoria Eugenia Club
    • No More Jazz Brassband

Martxoak 17, asteartea:

  • 20:00: Kutxa Kultur Kluba
    • Les Fous

Martxoak 18, asteazkena:

  • 19:30: Forum Fnac
    • De2En Blues Band

Martxoak 28, larunbata:

  • 20:00: Victoria Eugenia Club
    • Txikijazz Combo

Aurten aurkeztu diren 74 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Heineken Jazzaldiaren antolakuntzak 16 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora artean Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 55. Heineken Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.



Ekei Kulturweb S.L.L.