Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Nikolas Erronda

San Nikolas Erronda

  • Legazpiko San Nicolas errondaren akrtela 2019
  • Legazpiko San Nicolas erronda
  • Legazpiko San Nicolas erronda
  • Legazpiko San Nicolas erronda
  • Legazpiko San Nicolas erronda
  • Legazpiko San Nicolas erronda

San Nikolas Egunaren bezperan, herriko gaztetxoak kalean zehar ibiltzen dira San Nikolas gotzaiari kantatuz. Aurten abenduaren 4ean, asteazkenean ospatuko da.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Ordua: 17:30

Hasiera: 2019/12/4

Amaiera: 2019/12/4

Sarrerak: Doan / Gratis

Legazpiko Udala

Euskal Herria Enparantza (20230) Legazpi

Telefonoa: 943737030 - del 943737154 al 943737203 inclusive.
Faxa: 943737200
Weba: http://www.legazpi.net/
Emaila: legazpi.le@legazpi.net

San Nikolas bezperan, herriko ikasleak kalera irteten dira, egun horretan kantatu ohi diren koplak kantatzera. Lehenengo, gotzainez jantzitako ikasle bat joaten da. Aurtengoan San Nikolas Unai Huarte Valdivielso, Haztegi Ikastolako DBH1eko ikaslea.

Aurten abenduaren 4ean, asteazkenean ospatuko da.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:

  • San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).

  • Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren "zoroen festetatik" dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara-erdara ahasketaren arrazoia.

Legazpik, Segurak eta Arrasatek soilik eutsi diote ohitura horri.

Ibilbidea:

  • Laubide Kalea
  • Santikutz kalea
  • Santikutz Egoitza
  • Santikutz Kalea
  • Kale Nagusia
  • Euskal Herria Plaza

Parte-hartzaileak:

  • Doinua Musika Eskola
  • Domingo Agirre Ikastetxea
  • Haztegi Ikastola
  • Olazabal Institutua

ABESTIAK:

  • SAN NIKOLAS
    • Nikolas Deuna ospean
      gabiltaza pozez betean
      ohitura hala delarik
      aterik ate eskean
    • Gazte gaztetandik
      zoli maitatua
      lur zabalarentzat pakea
      gure obispo santua
      santua eta gorestua
    • Oin arina
      Kriskitina joaz
      pozak bezain lotsaz
      santuaren ondraz
      bai esan, ez esan
      sartu gaitzala kalizan
    • Diruz urri gabiltza
      ez daukagu deus
      zuen zain gauzkazue
      jaun andreaok. EUP!

  • SAN NIKOLAS SANTUA
    • San Nikolas santua
      Udalaitzen sortua
      Anboto madarikatua.
    • San Nikolas koronado
      Artzobispo Mari Andres
      egizu egizu piloa.
    • A la una noche y día
      etxekoandra nobila
      egizu egizu piloa.
    • SAN NIKOLAS TRISKILITRAS
      DAMELA DAMELA GAZTAINA
      NO QUIERO MAS.

  • URTE BERRI BERRI
    • Urte berri berrit
      xerri belarri
      otarra bete gaztaina
      gainean lukaina bi
    • San Nikolas coronado
      confesor es muy ondrado
      ale, ale, alegría
      todo el mundo alabaría
    • Aquí estamos cuatro
      cantaremos dos
      una limosnita
      por amor de Dios
    • Aingeru gara
      zerutik gatoz
      poltsa badegu baina
      eskean gatoz
    • San Nikolas coronero
      confesero
      mari andres
      alarguna donzella
      cantaremos alegría
      bost etxetan sei ate
      zazpi etxetan su ote.
    • Aingeru gara,
      zerutik jeitsi gara
      una limosnita por amor de Dios

  • DAUKANAK
    • Daukanak ez daukanari
      nik ez daukat eta niri
      Trapalatan bat
    • Gorostiagan bi,
      har itzazu gaztainak
      San Nikolasgandik.


Ekei Kulturweb S.L.L.