Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren kartela 2019

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Guztira 48 bertsolari arituko dira, abenduak 14n Donostian burutuko den finalerako sailkatzen saiatuko direlarik.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Ordua: 17:00

Hasiera: 2019/09/14

Amaiera: 2019/12/14

Sarrerak:  

16 saio izango ditu irailaren 14an hasi eta abenduaren 14an amaituko den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Oñatin hasi eta Donostian amaituko da eta 48 parte hartzaile izango ditu. Horietatik 34 bertsolarik maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela lau urteko finalaurrekoetara sailkatuta eskuratu zuten txartela. Horiez gain, 15 gai jartzaile, 16 epaile eta 4 idazkari eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.

Hiru hilabetez, 16 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehen saioa Oñatiko Santa Ana Antzokian izango da, irailaren 14an. Hortik aurrera, ia astero izango dira saioak, fasetik faserako asteburuetan izan ezik.

Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abenduaren 14an amaituko da Donostiako Illunben egingo den finalarekin. Bertan, sailkatzea lortzen duten zortzi bertsolariek hartuko dute parte.

Parte hartzaileak:

  • Bertsolariak:
    • Agin Laburu Rezola
    • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo
    • Aitor Salegi Martija
    • Aitor Urbieta Aizpurua
    • Alaia Martin Etxebeste
    • Amaia Iturriotz Etxaniz
    • Ander Lizarralde Jimeno
    • Andoni Mujika Izagirre
    • Ane Labaka Mayoz
    • Ane Zuazubiskar Iñarra
    • Aratz Igartzabal Bidegain
    • Asier Azpiroz Iztueta
    • Beñat Gaztelumendi Arandia
    • Beñat Iguaran Amondarain
    • Beñat Jauregi Etxeberria
    • Beñat Lizaso Alberdi
    • Eli Pagola Apezetxea
    • Eñaut Martikorena Lizaso
    • Endika Igarzabal Murua
    • Eneko Araiztegi Agirre
    • Felix Zubia Olaskoaga
    • Gorka Maiz Alustiza
    • Haritz Mujika Lasa
    • Iban Urdangarin Lardizabal
    • Iker Ormazabal Ojeda
    • Iñaki Apalategi Astigarraga
    • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
    • Iñaki Zelaia Irazusta
    • Iñigo Gorostarzu Etxebeste
    • Iñigo Izagirre Urteaga
    • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
    • Jokin Bergara Eguren
    • Jokin Uranga Isuskiza
    • Jon Maia Soria
    • Maialen Akizu Bidegain
    • Maider Arregi Markuleta
    • Manex Mujika Amunarriz
    • Mikel Artola Izagirre
    • Mikel Tapia Aierbe
    • Nerea Elustondo Plazaola
    • Odei Lopez Larrauri
    • Oier Aizpurua Olaizola
    • Oier Etxeberria Zubimendi
    • Oihana Iguaran Barandiaran
    • Unai Gaztelumendi Arandia
    • Unai Izagirre Etxeberria
    • Unai Mendizabal Jauregi
    • Unai Muñoa Amundarain
  • Gai-jartzaileak
    • Aitor Alkorta Azkue
    • Ane Ezenarro Beristain
    • Asier Iriondo Eguren
    • Eresti Oiarbide Murua
    • Iban Narbaiza Cevidades
    • Iker Iriarte Iribar
    • Imanol Artola Arretxe
    • Inaxio Usarralde Arantzadi
    • Ion Zaldua Brit
    • Irati Agirreazaldegi Garzia
    • Itziar Etxezarreta Arakistain
    • Maddi Labaka Mayoz
    • Saroi Jauregi Aiestaran
    • Unai Belaustegi Bedialauneta
    • Uxune Areizaga Aranberri
  • Epaileak eta idazkariak
    • Aitor Gereñu Agirre
    • Amaia Otxotorena Gamio
    • Ane Errazkin Aranburu
    • Bakarne Urreaga Etxeberria
    • Eneritz Azkue Basurko
    • Felix Irazustabarrena Arsuaga
    • Gorka Segurola Dorronsoro
    • Iñigo Legorburu Arregi
    • Ion Martinez Ugarteburu
    • Joxemari Altuna Berridi
    • Karlos Ibarguren Olalde
    • Leire Beloki Lizarralde
    • Maite Sukia Olano
    • Martin Aramendi Arana
    • Mikel Beloki Urkizu
    • Mikel Lersundi Ayestaran
    • Mikel Urteaga Azkue
    • Oihana Aranguren Etxaniz
    • Silvia Etxaniz Alberdi
    • Zigor Leunda Eizmendi

Saioak

  • Final-zortzirenak
    • Irailak 14: Oñati. Santa Ana Antzokia
    • Irailak 15: Amasa-Villabona. Gurea Antzokia
    • Irailak 21: Ordizia. Herri Antzokia
    • Irailak 22: Zumaia. Aita Mari Zinema
    • Irailak 28: Zumarraga-Urretxu. Zelai Arizti Aretoa
    • Irailak 29: Elgoibar. Herriko Antzokia
    • Urriak 5: Lasarte-Oria. Manuel Lekuona Kultur Etxea
  • Final-laurdenak
    • Urriak 19: Andoain. Bastero Kulturgunea
    • Urriak 20: Irun. Amaia Kultur Zentroa
    • Urriak 26: Eibar. Coliseo Antzokia
    • Urriak 27: Azpeitia. Soreasu Antzokia
    • Azaroak 2: Azkoitia. Baztartxo Antzokia
  • Finalaurrekoak
    • Azaroak 17: Arrasate. Uarkape pilotalekua
    • Azaroak 24: Oiartzun. Elorsoro kiroldegia
    • Abenduak 1: Tolosa. Usabal kiroldegia
  • Finala
    • Abenduak 14: Donostia. Donostia Arena-Illunbe
  • Saio guztiak 17:00etan hasiko dira.

Faseak eta sailkatzea

  • Final-zortzirenak
    • Berrogeita bi bertsolarik jokatuko dute fase hau: aurtengo Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasetik sailkatu diren hogeita hamalau bertsolariek eta 2015eko Gipuzkoako Txapelketan finalaurrekoetara sailkatu, baina finaletik kanpo geratu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten zortzi bertsolariek. Seina bertsolariz osatutako zazpi talde dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.
    • Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera. Puntu gehien batzen dituzten hamazazpi bertsolariekin eta 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan finalera sailkatu ziren eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariekin osatuko dira final-laurdenak.
  • Final-laurdenak
    • Hogeita hamar bertsolarik jokatuko dute fase hau: 2015eko Gipuzkoako Txapelketan finalera sailkatu eta aurtengo txapelketan izena eman duten sei bertsolariek eta final zortzirenetatik sailkatuko diren hogeita laurek. Seina bertsolariz osatutako bost talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.
    • Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta puntu gehien eskuratzen dituzten hamahiru bertsolariekin osatuko dira finalaurrekoak.
  • Finalaurrekoak
    • Final-laurdenetatik sailkatzen diren hemezortzi bertsolariak lehiatuko dira fase honetan. Sei bertsolariz osatutako hiru talde egingo dira, eta saio bakarrera lehiatuko dira.
    • Finalaurreko bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta puntu gehien batzen dituzten bost bertsolariekin osatuko da finala.
  • Finala
    • Finalaurrekoetatik sailkatuko diren bertsolarirekin jokatuko da finala. Zortzi bertsolarirekin emango zaio hasiera jardunari, eta puntu gehien metatzen duten bi bertsolarien arteko lehiarekin amaituko da.

Egin beharreko lanak

  • Final-zortzirenak
    • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
    • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
  • Final-laurdenak
    • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
  • Finalaurrekoak
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
    • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
  • Finala
    • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    • Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    • Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
    • Buruz burukoa
      • Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
      • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
      • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Sarrerak:

  • Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira salgai, irailaren 2tik aurrera:
  • Final-zortzirenak
    • Orokorra: 10€
    • Bazkideak: 7€
    • Gazteak*: 5€
  • Final-laurdenak
  • Orokorra: 12€
    • Bazkideak: 9€
    • Gazteak*: 5€
  • Finalaurrekoak
    • Orokorra: 13€
    • Bazkideak: 11€
    • Gazteak*: 7€
  • Finala
    • Orokorra: 24€
    • Bazkideak: 18€
    • Gazteak*: 12€
  • Bonuak**: 80€
  • Oharrak:
    • * Gazteak, 6 eta 16 urte bitartekoak dira.
    • ** Bonua Bertsozale Elkarteko bazkideentzat soilik dago eskuragai eta ez du finalerako balio. Bonu kopurua mugatua da.
  • Bestelako oharrak:
    • Finaleko sarrerak, internetez gain, saio guztietan ere eskuratu ahal izango dira.
    • Posta elektronikoz jasotako sarrera edozein euskarritan inprimatu daiteke.
    • Gailu elektronikoren baten ere aurkeztu daiteke sarrera.
    • Eroslea da sarrerari egiten zaizkion kopia guztien erantzule. Alegia, pertsona bakar bat sar daiteke sarreran agertzen den kodearekin. Bonua ere pertsonala da.
    • Gorde sarrera ekitaldia amaitu arte.
    • Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ez du sarreren dirurik itzuliko.
    • Erosketa prozesuan arazoren bat baduzu deitu +34 943670575 telefonora edo idatzi bertsosarrerak@bertsozale.eus helbide elektronikora.

Antolatzailea: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Babesleak eta laguntzaileak:

  • Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen urteko jardueraren babeslea: Laboral Kutxa
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Asteasuko Udala
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa laguntzen duten hedabideak: Eitb, Argia, Berria, Bertsolari Aldizkaria, El Diario Vasco, Gaztezulo, Noticias de Gipuzkoa, Arraio Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Hala Bedi Irratia, Tolosaldeko Irratia, Xorroxin Irratia


Ekei Kulturweb S.L.L.