Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Gerra Zibila Gipuzkoan: erresistentzia eta duintasuna

Erakusketa: Gerra Zibila Gipuzkoan: erresistentzia eta duintasuna

  • Kartela

Gerra Zibila Gipuzkoan; erresistentzia eta duintasuna izeneko erakusketa Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza, KOLOO MITXELENA Kulturunearen bitartez, Gipuzkoako ondareari buruz bultzatzen ari den lan ildo baten barruan kokatzen da. Beste berrirakurketa batzuk eta Gipuzkoako gizarte osoaren ekarpenak onartzeko prest dagoen proposamen ireki baten aurrean gaude. Erakusketa honek, halaber, balio du KMK liburutegiak gerra zibilari buruz dituen funtsen balloa Jlabarmentzeko. Horretarako, garai hartako kartelen eta materialen lagin bat eta urte haiei buruzko komiki sorta bat gehitu dira, erabiltzen duten lengoaia bisuala eta eskaintzen duten freskotasuna oso interesgarriak baitira Gerra Zibilaren memoria desberdinetara hurbiltzeko.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea

Hasiera: 2019/09/10

Amaiera: 2019/12/28

Sarrerak: 0,00 €

Koldo Mitxelena Kulturunea

Urdaneta, 9 (20006) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943482760
Faxa: 943482765

Zuzendaria: Frco. Jabier López de Landatxe.


MEMORIA TAILERRAK

PROZEDURAK ETA METODOLOGIA
Espazio honek xede jakin bat du: beren memorietatik abiatuz errelato kolektibo bat eraikitzen parte hartu nahi duten taldeak aktibatzea eta lan egiteko bitartekoak jartzea. Memoria biziaren ideia oinarri hartuta proposatzen dugu topaleku hau hiru hilabetez proiektuak langai dituen gertakarien inguruko ikuskerak trukatzeko. biltzeko eta partekatzeko.  Areto honetako hormetan gehitu nahi ditugu. modu ikusgarrian.bertaratzen diren lagunen ideiak. memoriak eta oroitzapenak. Horrez gain. inguruan dabiltzan guztiak ere gonbidatzen ditugu prozesu honetan aktiboki parte hartzera.

LANTEGIAREN EGITURA
1. Sarrera
2. Lehen hurbilketa
2.1. Galdera eta eztabaida proposamenak
2.2. Ideia giltzarriak zehaztea
2.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea
3. Atsedenaldia
4. Bigarren hurbilketa
4.1. Galdera eta eztabaida proposamenak
4.2. Ideia giltzarriak zehaztea
4.3. Ideia giltzarriak ikustea eta ondorioak ateratzea

TAILERRETAN PARTE HARTU NAHI IZANEZ GERO
Noiz: Hileko azken ostiral arratsalde eta larunbat goiz guztietan, irailean, urrian eta azaroan.
Ordutegia: Ostiraletan16:30etik 20:00etara eta.larunbatetan11:00etatik 14:00etara.
Non: Erakustaretoan prestatutako espazioan.
Norentzat: Gai honi buruzko ezagutza edo interesa duen edonorentzat, haien adina, sexua edo jatorria edozein delarik ere.
Iraupena: gutxi gorabehera: 3 ordu eta 30 minutu.
Izen-emateak: https://tinyurl.com/GZG1936

Jatorrizko ideia: Aitzol Arroyo, Aitor Azurki
Komisarioa: Antoni Nicolau
Koordinazioa: Ainara Martín
Ordutegia: Asteartetik larunbatera 11:00 - 14:00 / 16:00-20:00 - Jaiegunetan itxita.



Ekei Kulturweb S.L.L.