Udalherria: Bidania-Goiatz
Lekua: Bidania-Goiatz
Hasiera: 2019/08/25
Amaiera: 2019/09/29
Andazarrate sendategi zaharretik abiatu eta Iturriozko Benta zenaren San Juan Bautista baselizako hormetan dagoen iturritik ura edaten da (garai batean jende asko hurbiltzen zen bertara hazteria sendatu nahiean).
Benta honetatik, kosta eta meseta artean zegoen kalzada zaharra igarotzen zen.
Bertan Humboldt eta Loiolako San Inazio bezelako partsonia ospetsuak atsedena hartzeko parada izan zuten.
Zelatungo bordetan hamarretakoa egiteko atsedenaldi bat hartzea gomendatzen da, amaitu ondoren mendi tontorrera abiatuz. Gainera iritsi aurretik harrizko gurutza batekin topo egingo dugu. Beso batean burdinezko aroak edukiko ditu, beste besoan berriz, erromesei saltzen zaizkien koloretako ehundaka zinta.
Zintak erosi eta arotik zehar pasa behar dira (batzuk bitarten errezu egiten dute), sinismen honekin erreuma sendatu edo aldendu egiten dutela uste dute. Horrela mendi gainera iritsiko gara non zementuzko gurutze bat, tamaina ezberdinetako metalezko hainbat gurutza eta paisaia zoragarri bat aurkituko ditugu.
Hemendik pasaia zoragarri batez goza dezakegu.
Erromeriaren Altuera: