Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Ozeana. 6 begirada artistiko

Erakusketa: Ozeana. 6 begirada artistiko

  • Kartela

Ganbara aretoak itsasoari loturiko eskulturen erakusketa kolektiboa hartzen du. Erakusketan gaur egungo sei artisten obrak ikus daitezke: Guillermo Olmo, María Cueto, Marijose Recalde, Dora Salazar, Gotzon Huegun eta Régis Pochelu.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Euskal Untzi Museoa

Hasiera: 2019/07/4

Amaiera: 2019/09/29

Ozeana sei artistaren proposamena da, eta itsasoaz duten ikuspegi berezia eta desberdina komunikazio-ozeano estilistiko berdinean bateratu, erlazionatu eta uztartzen dute. Ozeana sentimendu, sentsazio, emozio, pentsamendu eta ideien masa bat da eta, horiek adierazteko, elkarrekin ezkondu eta konektatzen diren askotariko materia, teknika, mintzaira eta estiloak baliatzen dituzte.

GUILLERMO OLMO. Arboleda, Bizkaia, 1960.
Diziplinarteko artista da, aspaldi honetan eskulturaren munduan sartu eta murgildua; hezibidez, autodidakta da, eta hastapenetan Gaur eta Emen taldeetako artista handien belaunaldiaren eragina jaso zuen

Obrak:
Sarea. 2018. Zura.
Sarea, agur itsasoa. 2019. Burdina.
Sarea, bizitza/heriotza. 2019. Zura.

MARÍA CUETO. Avilés, 1960.
Ehungintzako teknikak ikasi zituen goizetik, eta hainbat tapiz, pintura, zeramika eta serigrafia ikastaro egin zituen. Egun aireaz jabetzen diren eskegitako eta landare-elementuz osatutako eskultura arinak eratzen ditu.

Obrak:
Gota de agua (Ur-tanta). 2013. Ezkai-haziak, likidanbar-fruitua
Cardumen (Sarda). 2019. Basa olo zuriztatua.

MARIJOSE RECALDE. Sartaguda, 1964.
Eskulturara iritsi arte pintura eta xilografía bezalako diziplina ezberdinak landu dituen artista. Bere obrak birziklatutako materialez osatuta daude.

Obrak:
Cabeza escurridiza (Buru labainkorra). 2004. Teknika mistoa, barakuiluak, kortxoa.
En el barco (Itsasontzia). 2019. Somier gaineko teknika mistoa.

DORA SALAZAR. Alsasua, 1963.
Artista de reconocido prestigio. Arlo artistiko ezberdinak landu arren (pintura, marrazkia, liburuen ilustrazioak...) eskulturgintzarekin du interesa batez ere. Donostian 1998an sortutako "Acuática" serieko bi obra aurkezten ditu.

Obrak:
Mascarón de proa (Brankako maskaroia). 1998. Kobrea, altzairua eta argia.
Cola de sirena (Sirena isatsa). 1998. Altzairua, burdina eta kobrea.

GOTZON HUEGUN. Lasarte-Oria, 1972.
Euskal eskultura berriari buruzko formulazioak, euskal arimaren estetikak eta Oteizak teorizatutako euskal artearen eskolak erakarritako eskultorea da. Gaur egun, zur lanketaren arloan hizkuntza beriak bilatzeko ikerketan dabilelarik.

Obrak:
Liquen marino (Itsasoko likena). 2017. Haritz-zura.
Mirando al mar (Itsasoari begira). 2019. Haritz-zura.
Itsasoko dama – Ozeana. 2010. Haritz-zura, brontzezko patina.

RÉGIS POCHELU. Hazparne, 1970.
Eskultore autodidakta da, profesionala 2004tik. Bereziki Ipar Euskal Herriko mendietako hareharria erabiltzen du bere obrak sortzeko.

Obrak:
Itsasontzia. 2018. Larrungo harria.
Bidaia. 2010. Kantabriako harria.
Convencu (Konbentzitua). 2019. Larrungo harria.



Ekei Kulturweb S.L.L.