Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Hello, Robot. Diseinua gizakiaren eta makinaren artean

Erakusketa: Hello, Robot. Diseinua gizakiaren eta makinaren artean

  • Kartela

Erakusketa honek, Vitra Design Museum, MAK Vienna eta Design Museum Gent-enak, lehen aldiz robotikaren egungo booma xeheki aztertzen du. 200 pieza baino gehiago bildu ditu, eta bertan etxean, zaintza lanetan eta industrian erabiltzen diren robotak daude ikusgai, bai eta ordenagailu jokoak, multimedia instalazioak eta robotak ageri diren filmak eta literatur lanak ere. Robotikak gaur egun hartzen dituen askotariko moldeak erakusteaz gain, arlo horrekin lotutako arazo etiko, sozial eta politikoen inguruko gure kontzientzia zabaltzea du xede.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua: 10:00-20:00

Hasiera: 2019/06/22

Amaiera: 2019/09/29

Sarrerak: 6,00 €

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Azken hamarkadan digitalizazioak robotikaren errotiko birdefinizioa ekarri du. Gaur egun, robotek autoak eta garbigailuak eraikitzen dituzte edo tren autopropultsatuetan aireportuko terminal batetik  bestera eramaten gaituzte, baina beste molde asko ere hartzen dituzte: etxetresna komunikatiboak izan daitezke, Gauzen Interneta izenekoak, edo ikasteko gaitasuna duten ordenagailu programetako algoritmoak, bot-ak alegia. Oraintsu arte robotika ingeniarien eta IKTetan aditu direnen esparru mugatua izan bada ere, gaur egun diseinatzaileak robotikaren booma birmoldatzen ari dira funtsezko hainbat alderditan;  izan ere, sarritan haiek erabakitzen dute nola eta non topo egingo dugun robotekin, zer-nolako harremana ezarriko dugun eta nola elkarreragingo dugun haiekin, edo haiek gurekin.

Hello, Robot-ek lau aretotan aurkezten dizkigu robotak

  1. Lehen atalak humanoide artifizialek aro modernoan jendearengan denbora luzez eragin duten lilura azaltzen du, eta, aldi berean, herri kulturak nola moldatu duen roboten inguruko gure pertzepzioa.
  2. Bigarren atala robotikak bere lehen aurrerabide garrantzitsua egin zuen eremuari buruzkoa da: industria eta lan mundua. Testuinguru horretan robotak enpleguentzako mehatxu gisa ikusi ohi badira ere,  Hello, Robot-ek oso ikuspegi ezberdinetatik begiratzen dio gaur egun auzi honen inguruan bizi-bizi dagoen eztabaidari. Erakusgai dauden piezek eremu zabala hartzen dute; badira, esaterako, robot industrial klasikoak, bai eta RobotLab taldeak ondutako instalazio bat ere, nonrobot batek, produkzio linea batean manifestuak sortzen dituelarik, auzitan jartzen baitu lan automatizagarriaren eta giza sormenaren  arteko muga.
  3. Hirugarren atalak erakusten digu zer-nola hartzen ditugun, gradualki, teknologia berriak: adiskide eta laguntzaile gisa gure  eguneroko bizitzan, gure etxeetan, zaintzaren arloan, bidaide digital gisa edota zibersexurako gailu gisa.
  4. Laugarren atalean xehatzen da nola ari diren gero eta gehiago lausotzen gizakien eta roboten arteko mugak: "ikasteko gaitasuna" duten  eraikinetan bizi gara, "hiri adimentsuetan" barrena bidaiatzen dugu, sentsore adimendunak ditugu gure gorputzetan txertatuta.
Gure mundua nolabait hobetzen al du?

Hello, Robot-ek agerian uzten du hainbat hamarkadaz robotikaren hedapenaren inguruan izan den anbibalentzia. Hasiera-hasieratik, adimen artifizialari buruzko eztabaida ikuspegi utopiko eta distopikoen artean, mundu hobe, teknologikoki aurreratuago bat sortzeko itxaropenaren eta boterea galtzeko beldurraren artean mugitu da. Testuinguru horretan, beste behin ere, diseinatzailearen erantzukizunaren auzia dugu aurrez aurre.

Eztabaida iturri ohikoa da zein den robotikaren gaiari heltzeko hurbilketa egokia, eta, honakoan, leitmotiv gisa ikuslea gidatzen duten  hamalau galderatan islatu da auzi hori. Galderok teknologia berriekiko duten jarrerez hausnartzera akuilatzen dituzte bisitariak, eta agerian uzten dute sarritan zer estuki loturik dauden robotikak berekin ekar ditzakeen aukerak eta arriskuak. Izan ere, robotika eskuragarriago,  pertsonalago, are funtsezkoago bihurtu den arren, galdera nagusiak bere horretan dirau: gure mundua nolabait hobetzen al du?

Vitra Design Museum, Mak Vienna eta Design Museum Gent-en erakusketa
Komisarioa: Amelie Klein
Antolatzailea: San Telmo Museoa
Babesle berezia: Kutxa Fundazioa
Babesle orokorra: ABB
Babeslea: Festo
Laguntzailea: Kulturstiftung des bundes

Bisita gidatuak
Asteartero eta larunbatero bisita gidatu programatuak egongo dira (martxoaren 16tik hasita, martxoaren 19an izan ezik), 11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko ez da izena eman  behar, doakoak dira, museorako sarrerarekin.
Talde eta eskolentzako bisiterako erresebak: stm_erreserbak@donostia.eus / 943-481561 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)

Jarduerak
  • Irekiera berezia - San Telmo Gaua: Hello, Robot - Uztailak 13 | 20:30-24:00  Libre, jarleku guztiak bete arte
  • Mahai-ingurua - ¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? Mitos, realidades, ética y derecho de la robótica. Irailak 11 | 19:00  Libre, jarleku guztiak bete arte
  • Mahai-ingurua - ¿Hasta dónde llegan las nuevas neurotecnologías? Expectativas, riesgos y oportunidades.  Irailak 12 | 19:00  Libre, jarleku guztiak bete arte



Ekei Kulturweb S.L.L.