Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Julio Beobideren Museo-Lantokia

Julio Beobideren Museo-Lantokia

  • Julio Beobide Museoa
  • Imagen 2 de la galería de Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.
  • Imagen 3 de la galería de Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.
  • Imagen 4 de la galería de Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.
  • Imagen 5 de la galería de Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.
  • Imagen 6 de la galería de Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.
  • Imagen 7 de la galería de Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.

Kresala etxea, artistaren tailerra izan zen eta Julio Beobide ibiltokoaren bukaeran dago. 1.969. urtean hil ondoren, eskultorearen omenez museo izateko birgaitu zen.

Udalherria: Zumaia

Lekua: Julio Beobide Museo-Etxea

Hasiera: 2017/01/1

Amaiera: 2019/12/31

Julio Beobideren Museo-Lantokia - KRESALA.

Julio Beobide Ibiltokia <br>Paseo Julio Beobide. (20750) Zumaia

Telefonoa: 943861608<br> 943860564

Julio Beobide 1.891 jaio zen eta Aurelio Arteta, Julián Tellaetxe, Arruetarrak, eta abar biltzen dituen belaunaldikoa zen.
Belaunaldi horretako eskultore izaki, erretratuetan, erretratatuaren berezko ezaugarriak eta euskaldunaren ezaugarri orokorrak elkartzen saiatu zen; Tiburtzio Beobide, Basiano, Arritxu Oliden, Tximu, Kepa eta beste hainbat, kezka horren erakusgarri dira.
Bestalde, bere obrak ezagun du erlijiozkotasun sakoneko gizona zela. Kristoak eta ama birjinak, zurean edo arrian eginak, oso irudi espresiboak dira, ikuslearengan zirrara sakona eragin nahi dutenak. Adibide gisa aipatzekoak dira; bukatu gabeko Cristo ezaguna, Kubako kaobazko egur zati batean landua, hiru metro eta hamar zentimetro altua, Sortzez Garbiaren bustoa eta Errosarioko Ama.

Ordutegia:
Bisitak, aldez aurretik zahastuta.

Museoko helbidea:
Julio Beobide ibiltokia - 20750 ZUMAIA.

Museoa itxita dago.
Aldez aurretik hitzordua eskatuta bisita daiteke. Harremanetarako tel.: 645 70 62 12.

Ekei Kulturweb S.L.L.