Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Done Jakue bidea Gipuzkoan zehar

Done Jakue bidea Gipuzkoan zehar

  • Jakue Bidea Orion

Gipuzkoara iristean, Done Jakue bideak bi aukera ditu: Kostaldeko Bidea eta Barrualdeko Bidea.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2016/01/1

Amaiera: 2017/12/31

Historialari askoren arabera, Barrualdekoa  Kostaldekoa baino lehenagokoa da. Antza denez, Asturiaseko erreinuan –Kantauri  itsasoko kostaldearen eremu zabala hartzen zuen– barrena hedatu zen santuaren  aurkikuntzaren berria lehenik eta behin. Beraz, zentzuzkoa da pentsatzea lehen  erromesek Kantauri itsasoko kostaldea jarraituz egiten zutela bidea.

Kostaldeko Bidea

Bide Frantsesaren ostean ibilbide luzeko  biderik jarraituena da Kostaldeko Bidea –edo Iparraldeko Done Jakue Bidea–.  Horrez gain, historialari askok diotenez, Done Jakue Biderik antzinakoena da  berau. IX eta X. mendeetan, Gipuzkoa eta Gaztela arteko komunikabideak hobetu  gabe zeudenean, erromesek aukera hori hautatzen zuten. Kostaldeko desnibelak  eta Gipuzkoako ibaien (Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba) bokaleetako  bide-mozketak gainditu behar izaten zituzten arren, handik jarraitzen zuten.

Kostaldeko ibilbidean barrena, itsasoko  paisaiaz gozatzeaz gain, mendi txikietan eta herrietan zehar txangoak egin  ditzakegu, Gipuzkoa Kostaldeko eskualdeak ezagutzen ditugun heinean.  Hondarribian hasita, Gipuzkoako itsaso eta mendietako paisaia bikainenak ikus  daitezke. Mutriku marinel-herri ederrean amaitzen da, erromesak Bizkaia aldera  abiatu aurretik

Barrualdeko Bidea

Mugan kokaturiko Irun herritik Araba lurralde  historikoarekin mugan dagoen San Adrian tunelera doan Done Jakue bideak  Gipuzkoako barnealdea zeharkatzen du. Europako iparraldea eta penintsulako  goi-lautada komunikatzeko bide garrantzitsuenetakoa izan zen mendeetan zehar,  baita XI. mendean Santiagora egindako erromesaldi kopuruak gora egin aurretik  ere.

Europatik zetozen erromesek komunikazio-ardatz  hori erabiltzen jarraitu zuten mendeetan zehar. Bazekiten Barrualdeko Bidea ez  zela azkarrena baina bai, ordea, eroso, seguru eta babestua. Alfontso X.  Jakitunak hiribildu indartuak sortu zituenez, ardatzaren garrantzia areagotu  egin zen.

Ondare zibil eta erlijioso anitza bisitatu  ahal izango du erromesak bidean, hala nola, Ama Xantalen baseliza Irunen  –gurtzarako erabiltzen dute orain dela 2.000 urtetik– Idiakeztarren Erdi Aroko  jauregia Tolosan, multzo artistiko eta monumentala Seguran edo San Joan de  Letran basilika Ordizian. Arabara iritsi aurretik, Bideko txoko ederrenetako  bat ezagutuko du bidaiariak San Adrian tunelean. Carlos I. enperadoreak burua  makurtu behar izan zuen leku bakarra da munduan.



Ekei Kulturweb S.L.L.