Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urgull mendia

Urgull mendia

  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia
  • Urgull Mendia

Urgull mendia, Donostiako erdialdean kokatutako enklabe naturala da, itsasoaren eta hiriaren gainean dagoen begiralekua. Donostiarrek euren historia luzean zehar jasan dituzten gerra-gorabeheren lekuko, gaur egun arte iraun duen bide eta gotorlekuz osatutako egitura gordetzen du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2014/01/1

Amaiera: 2017/12/31

MOTAKO GAZTELUA
1150 urtean, Antso Handia nafarrak Urgull mendiaren gailurrean  defentsarako talaia eta herriaren inguruan lehendabiziko hesia eraiki zituen. Gaztelu zaharra forma laukidun gaztelu klasikoa zen, lau dorreoirekin bere angeluetan eta omenenko dorrearekin. Denbora aurrera joan ahala eta Urgull Mendiko beste eraikinetan gertatu zenez, bere itxura aldatu zuen gaur ezagutzen duguna bilakatu arte. Gaur HISTORIAREN ETXEA dago bertan.

DAMEN BATERIA
Urgull mendia esparru militarra zen garaian, emakume donostiarrek gaur egungo Paseo Berrian zegoen iturrian hartzen zuten ura. Bertara iristeko bide bakarra bateria honetatik igarotzen zen eta horregatik, soldadu eta nesken arteko "ustekabeko" topaleku bihurtu zen Damen Bateria hau, bertan tertuliak eta taldetxoak sortzen zirelarik. Hortik bere izena. Gaur LIBURUTEGIA dago bertan

GOBERNADOREAREN BATERIA
Izen asko izan ditu , gobernadorea, Printze edo Printzesarena… XVIII mendean eraiki zuten, lehorreko frentea gordetzeko. Geroago XIX. mendean, itsasaldea ere zaindu behar zela konturatu zirenean,  bere sistema defensiboa indartu zuten. Gaur NATUR TXOKOA dago bertan.



Ekei Kulturweb S.L.L.