Udalherria: Ormaiztegi
Lekua: Zumalakarregi Museoa
Hasiera: 2024/05/22
Amaiera: 2024/12/30
Sarrerak: 2,00 / 3,00 €
Zumalakarregi Museoa.
Muxika egurastokia, 6 (20216) Ormaiztegi
Telefonoa: 943 88 99 00
Faxa: 943 88 01 38
Weba: http://www.zumalakarregimuseoa.net/
Emaila: mzumalakarregi@gipuzkoa.net
Eraikina:
XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da.
1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren “museo-etxea” izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.
Objetuak:
Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat.
Ekintzak:
Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Astelehen eta jai egunetan, itxita.
Sarrerak:
- Sarrera doan.
- Bisitaldi gidatuen tarifa: € 1 laguneko.
Karlistaldiak eta umorea lotzen dituen erakusketa hau egungo ikuspegi satirikotik egindako karikatura batzuen bidez hurbiltzen da garai horretako historiara.
Cesar Oroz egileak Zumalakarregi museoarentzat bereziki egokitutako karikatura batzuk sortu ditu eta museoak bere bildumako XIX. mendeko aldizkari satirikoak erakutsiko ditu. Honela XIX. mendeko satira XXI. mendekoarekin elkarrizketan jartzen da.
Oroz beraren hitzetan: "XIX. mendeko karikatura eta umorista grafiko horiek ezagutzeko, erakusketak mugimendu horren topiko, errealitate, goiburu eta zirkunstantzietan murgildu nahi gaitu. Garaiko gerra baten erdian (zoritxarrez gaurkoak gogorarazten dizkiguna), porrota baten umore beltzean murgiltzen gara, gerra zibil absurdo baten umore absurdoan, gertaera haiek urrun egoteak ahalbidetzen duen umore ironikoan."
Ormaiztegiko museoaren bildumako aldizkari satirikoek, berriz, epe bateko gertaerak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzeko beste modu bat eskaintzen digute. Umorearen bitartez askotan beste erara nekez esan daitezkeen gauzak esateko aukera profitatu baizuten karikatura hauen egileek.
Zumalakarregi museoak Carliscaturas erakusketaren harira hainbat jarduera antolatu ditu datorren hilabeteetan ospatzeko:
- Ekainaren 20an Cesar Oroz marrazkigilearen solasaldia.
- Irailaren 11an Mikel Alberdi, Zumalakarregi museoko artxibo arduradunaren hitzaldia XIX. mendeko aldizkariei buruz.
- Pernan Goñi ilustratzaileak karikaturei buruzko helduentzako tailer berezi bat bideratuko du urriari begira