Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Leitzaran ferrata Bidea - Alturazko ibilbide interpretatua

Leitzaran ferrata Bidea - Alturazko ibilbide interpretatua

  • Kartela

¿Zertan datza ekintza? - Leitzarango bailara gaur egun arte ikusi ez den ikuspuntu batetik ezagutuko dugu. Natur ingurunearen sekretuak, bailarak dituen ezaugarri bereziak, kondairak… gida batez lagunduta ferrata bidea egiten dugun bitartean.

Udalherria: Andoain

Lekua: Leitzaran Bisitarien Etxea

Ordua: 10:30-18:30

Hasiera: 2024/03/23

Amaiera: 2024/10/27

Sarrerak: 14,00 / 35,00 €

Leitzaran Bisitarien Etxea

Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea (20140) Andoain

Telefonoa: 943 300 929
Weba: http://www.leitzaran.org
Emaila: centrovisitantesleitzaran@leitzaran.org

Leitzaran Bisitarien Etxean hasten da egitera zoazen ekintza. Bertan, gidari espezializatu batekin elkartu eta etorri zareten Leitzaran bailarari buruzko informazio interesgarria emango dizue. Parte-hartzaile bakoitzak bere materiala prest edukiko du, eta gidariaren azalpenak entzun ondoren, bakoitzak bere ekipamendua jarriko du.

Ferrata bidearen hasierara iristeko materialaren erabilerarekin familiarizatzeko entrenamendurako eremuarekin aurkituko gara, bidexka batetik sarbidea du eta bertatik erreka hegan zeharkatuko duen tirolina batera iritsiko gara. 70 metro inguruko luzera eta 16 metro inguruko altuera batean, "sorginen antzera hegan" igaroko gara eta ondoren 220 metroko luzera duen ferrata ibilbideari ekingo diogu.

Leitzaran ibaiaren ibilguan hasi eta ibilbidean zehar, intereseko 4 geldialdi egingo ditugu, bertan esperientzia ezberdinen laguntzaz Leitzaran bailara gertutik sentitu eta ezaguru ahal izango dugu. Ibilbidea markatzen duen segurtasun lerro baten bidez, ferrata bidean aurrera egiten lagunduko diguten grapa, presak, eskailera, arrokak… aurkituko ditugu bost horma bertikal igarotzeko.

Ferrataren ibilbidearen amaiera basoko pista batean amaituko da eta bertatik Leitzaran bisitarien etxera bueltatu gara.

Ezinbestekoa

Gutxienez 140cm altuera izatea eta gehienez 120kg
Arropa eta zapatila egokiak ekartzea

PREZIOA
35€ TARIFA OROKORRA
14€ TARIFA BEREZIA (Andoaindarrak)

Aurre erreserba beharrezkoa da

LEITZARAN BISITARIEN ETXEA
Posta Kutxa 38
Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea
20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Coord.: N 43º 12' 12.5» – W 2º 0' 34.2»



Ekei Kulturweb S.L.L.