Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Hazia"

Antzerkia: "Hazia"

  • "Hazia" antzezlanaren kartela

Kursaal Eszenak antolatuta, Donostiako Kursaalgo Auditorioan, Ale-Maxma Producciones konpainiak "Hazia" musikala aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 20:00

Hasiera: 2022/11/26

Amaiera: 2022/11/26

Sarrerak: 30 €

Kursaal Eszena

Centro Kursaal<br>Av/ Zurriola, 1 (20002) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943003180
Emaila: fundacion_kursaal@donostia.org

  • Gidoia eta zuzendaritza: Gontzal Mendibil
  • Antzezle narratzailea (Arizmendiarrieta): Arkaitz Gartziandia
  • Abeslari narratzailea: Gontzal Mendibil
  • Antzezleak eta kantariak: Ainhoa Tabuyo, Maddi Otamendi, Udara Zubillaga, Txomin Maidagan, Eneko Asiain, Xanti Korkostegi, Diana Irazabal, Begoña Rodriguez, Benito Patxeko, Antton Fernandez, Alberto Mendigutxia, Alfonso Diez, Samuel Gibert, Aritz Salamanca, Adriano Herreros, Oier Zapiain, Ander Lacalle, Ander Ayerza
  • Gai musikalen sorkuntza: Gontzal Mendibil
  • Konponketa musikakak: Jose Luis Canal
  • Musikariak: Jose Luis Canal, Angel Unzu, Iñaki Diéguez, Raul Vera, Rober Caballero, Igor Telletxea, Iker Tellería, Jurdana Otxoa, Maddi Arana, Maider Zapiain, Joe González
  • Abesbatzak:
    • EASO (zuzendaria: Gorka Miranda)
    • Goikobalu Abesbatza (zuzendaria: Iñaki Maidagan)
  • Ume kantariak:
    • EASO (zuzendaria: Enola Arruabarrena)
    • Arizmendiarrieta Txiki: Xabat Caminos
  • Koreografia eta dantza: OHIKA Dantza (zuzendaria: Aritz Salamanca)
    • Dantzariak (OHIKA Dantza): Aritz Salamanca, Nerea Arregi, Katerin Artola, Sua Enparantza, Mattin Etxebeste, Antton Fernández, Aitor Garcia, Jone Mendiluce, Mederi Orbiso, Iker Sanz, Ane Urruzola
  • Diseinua eta irudien edukia: Margarita Artiles
  • Ilustrazioak: Pedro Diaz Bon
  • Soinu zuzendaria: Angel Katarain
  • Argiztapen zuzendaria: Iban Zubeldia
  • Proiekzioak: Pixel
  • Soinua eta argiak: Uhina
  • Jantziak: Begoña Rodriguez, Maxi Gutierrez
  • Asistentzia: Amaia Mendibil, Eva Ramirez, Inma Barbero
  • Musika errejidorea: Gotzone Higuera
  • Eszena errejidorea: Nelson Mateo
  • Ekoizpen zuzendaria: Máxima Gutierrez
  • Koprodukzioa: ALE-MAXMA Producciones

Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obraren eta orainaldirako eta etorkizunerako baliozko irakaspenen laburpena da HAZIA musikala. Gizakiari izena eman dion kimu berri eta protagonistaren esanahi gisa hasten da ikuskizun musikala.

Arrasateko kooperatiben eredua sortu eta bultzatu zuen pertsonaren aurkezpen artistikoa da musikala. 1936ko gerraren giza malkotik eta bere etorkizun larritik 1941ean enpresaren susperraldira eta Arrasatera iritsi zeneko proiekzio unibertsala. Bere historiako gertakari eta egoera errealetan oinarrituta, koreografiekin birsortutako musika eszenaratze artistikoarekin eta bere bizitzarekin harreman zuzena izan zuten irudien eta gure herriaren garapena markatu zuten ekintzen ilustrazioek lagundurik.

Gure zuhaitz sinboliko ugaltzailearen haziak protagonistaren espiritua definitzen du. Fruitua lurretik jaiotzen da, kontzientziak altxatzen ditu eta inguratzen gaitu. Ametsen eraikitzaile eta gure etorkizunaren bultzatzaile izan zen gizon kintzailearen bizitza eta egintza dugu ikusgai. Sustrai batetik, ahots batetik, bizitza batetik eta leku zehatz batetik sortzen diren istorioak kontatuak, abestuak, eszenaratuak. Garai zail baina oso anekdotikoan. HAZIA musikalak erantzun zuzenak eskaintzen dizkio ikusle publikoari hunkimena sorraraziz.

Arizmendiarrietaren historia, ekintzak hunkituta, gure herriari sostengua eta lana eman dion eta bere elkarlan-sentimendua "Ametsak eraikitzen" leloarekin eta bere aldarrikapenarekin HAZIA musikalean gorpuztuko duen gizon baten historia lokala, bizia eta unibertsala da. Bere aldarria zuzena baita: Beti Aurrera!



Ekei Kulturweb S.L.L.