Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erreka Eguna

Erreka Eguna

  • Erreka Eguna
  • Erreka eguna

Legazpiko Udalak Erreka Eguna antolatzen du: Urola ibaia garbitzeko egun bat herrian.

Udalherria: Legazpi

Lekua:  Legazpi

Ordua: 10:30 - 13:00

Hasiera: 2022/09/24

Amaiera: 2022/09/24

Legazpiko Udala

Euskal Herria Enparantza (20230) Legazpi

Telefonoa: 943737030 - del 943737154 al 943737203 inclusive.
Faxa: 943737200
Weba: http://www.legazpi.net/
Emaila: legazpi.le@legazpi.net

Garbiketa-lan hori goizeko 10:30etan plazan egingo dugu. Arratsaldeko 13:00etarako lana bukatutzat emango dugu eta, ordu horretan, Euskalerria plazan (Udaletxeko plaza) bilduko gara eta musika eta mokadu bat eskainiko zaie parte hartu duten guztiei.

Proiektu horrekin ingurumen osasungarria eta gizarte elkar lotua, solidarioa, arduratsua eta parte hartzailea lortu nahi da. Horretarako ezinbestekoa da udaletxearen eta legazpiarren arteko ahalmenak lotzea; horrela, 2001. urtez geroztik batzar desberdinak antolatzen dira eta horietan herritarrek hartzen dute parte, haien kezkak, nahiak eta proposamenak azalduz.

Parte-hartze batzar horietako batean, herriko ikastetxeetako ikasleek erreka garbitzeko eguna antolatzea proposatu zuten. Ekimen hori begi onez hartu zuten eta bertan parte hartzea erabaki zuten herriko beste erakunde batzuk, hala nola, CEIDA, Lenbur, Ur Kontsortzioa, Katagorri elkartea, udaletxea,... 2004 urtean hasi ginen ERREKA EGUNA ospatzen eta urtero 100 pertsona baino gehiago bildu dira garbiketa-lanak egiteko.

Orain hondakin-urak eta industriako urak araztu egiten dira eta horri esker orain erreka lehen baino garbiago dago; hala ere, ohikoa da errekan bestelako hondakinak ikustea: plastikoa, metalak,. Beraz, zure laguntza eta parte-hartzea oso inportantea da eta Urola ibaia auzolanean garbitzera animatu nahi zaitugu.

Legazpiko herritar eta elkarte guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.
Zuen elkarteko kideen parte-hartzea bultza dezazuen nahiko genuke. Horretarako 5-10 kideko taldeak osa ditzakezue eta arduradun bat izendatu (bere telefono-zenbakia azaldu).

IZEN-EMATEA:
www.legazpi.eus
Telefonoa: 943737370
Garbiketa lanak bukatutakoan Udaletxeko plazako arkupeetan mokadu bat eskeiniko zaie partehartzaileei.



Ekei Kulturweb S.L.L.