Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: D˙o Cassadˇ

Kontzertua: D˙o Cassadˇ

  • Dúo Cassadó

Musika Hamabostaldiaren 83. edizioaren barruan, D˙o Cassadˇ taldearen kontzertua.

Udalherria: Zumaia

Lekua: San Pedro Parrokia.

Ordua: 20:00

Hasiera: 2022/08/7

Amaiera: 2022/08/7

Sarrerak: Doan / Gratis

Zumaiako Udala

Foruen Enparantza - Plaza Fueros, 1 (20750) Zumaia

Telefonoa: 943861056 / 943861870 / 943865025
Faxa: 943862456
Weba: http://zumaia.net/
Emaila:  idazkaria@zumaiakoudala.net

  • Damián Martínez, biolontxeloa
  • Marta Moll, pianoa

Bere musikaltasun eta sentiberatasun bikainagatik nazioartean txalotua, Cassadó bikoteak publikoa zein kritika espezializatua bereganatzen ditu bere originaltasun eta karismari esker. Warner Classicsen artista esklusiboa, Cassadó bikoteak mundu osoko auditorio ospetsuetan aritu da Israel, Kanada, Kolonbia, Ekuador, Argentina, Maroko, Tunisia, Frantzia, Italia, Alemania, Suitza, Portugal, Egipto, Jordania, Pakistan, Txina, Hego Korea eta Japonian.

Damian Martinez, bere belaunaldiko biolontxelo jotzailerik hoberenetakotzat hartua, Mstislav Rostropovitxek onartu eta babestu zuen. Cassadó bikotea Alicia de Larrochak ere gomendatu zuen, ganbera musika espainiarreko bikoterik bikainena bezala.

"Rapsodia del Sur" diskoak BBVA Fundazioaren babesa jaso zuen, urteko diskorik onenen artean aukeratu dute eta "Urrezko melomanoa" irabazi du. Cassadó bikoteak Warner Classicsentzat "GORRIA" argitaratu zuen, non Ernesto Halffterrek idatzitako "Fantasía Española" lanaren munduko lehen grabazioa egin baitzuen. Nazioarteko prentsak erreferentziazko eta urteko grabazio onenetako bat bezala katalogatu zuen.

Bere azkenengo lanak, "Hypnotik", Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentuaren laguntza jaso du.

Damian Martínez Marco

Biolontxeloko irakasle titularra da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian -Musikene-, ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan eta Madrilgo Alfonso X "Jakintsua" Unibertsitatean.

Londresko Guildhall School of Music, AEBetako Indiana University School of Music eta Stuttgarteko Musikhochschulen lizentziaduna da. Ikasketak Janos Starker, Natalia Gutman, María de Macedo eta Aldo Parisotekin egin zituen, Madrilgo Gazte Musikalen, Pau Casals Fundazioaren, Ritz Fundazioaren, Indiana Universityren, Banff Centre of Arts Kanadaren eta Yale Universityren laguntzarekin.

Marta Moll de Alba

Marta Moll de Alba piano jotzailea bere belaunaldiko piano jotzaileen ordezkari bikaintzat hartuta dago.

Espainiako errepertorioan espezializatu zen, 2003an Alicia de Larrochak zuzendutako Espainiako Musikako master bat hasiz, eta 2013an Oviedoko Unibertsitatean Musika Ondarearen Ikerketako master bat egin zuen.

International Coach Federation erakundeak onartutako Coach ACSTH diploma dauka. ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan eta Bartzelonako Lizeoko Goi Akademian lan egin du. Musikeneko, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko eta Madrilgo Alfonso X Jakintsua Unibertsitateko irakaslea da.

Egitaraua:

  • "Hypnotik"
    • Johann Sebastian Bach (1685-1750)
      • 1. suitea biolontxelorako sol maiorrean, BWV 1007
        • Prélude
        • Allemande
        • Courante
        • Sarabande
        • Menuett I
        • Menuett II
        • Gigue
    • Sulkhan Tsintsadze (1925-1991)
      • Sehaska kantua
    • Maurice Ravel (1875-1937)
      • Kaddish
    • Ernest Bloch (1880-1959)
      • From Jewish Life
        • Prayer
        • Supplication
        • Jewish Song
    • Philip Glass (1937)
      • Metamorphosis two
    • Arvo Pńrt (1935)
      • Spiegel im Spiegel

Lekua: San Pedro Eliza

Laguntzailea: Zumaiako Udala



Ekei Kulturweb S.L.L.