Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Brett Leighton

Kontzertua: Brett Leighton

  • Brett Leighton

Musika Hamabostaldiaren 83. edizioaren barruan, Brett Leighton organistaren kontzertua.

Udalherria: Ataun

Lekua: Tourseko Martin Deunaren eliza

Ordua: 12:00

Hasiera: 2022/08/7

Amaiera: 2022/08/7

Sarrerak: Doan / Gratis

Ataungo Udala

San Martin Auzoa<br>Bº San Martin s/n (20211) Ataun

Telefonoa: 943180011
Faxa: 943180011
Weba: http://www.gipuzkoa.net/ataun/
Emaila: ataun@udal.gipuzkoa.net

  • Brett Leighton, organoa

Brett Leighton Sydneyn jaio zen, Australian. 1994tik 2021era organo, klabezin eta ganbera musikako irakasle izan zen Linz-eko (Austria) Anton Bruckner Unibertsitatean. Bere organo ikasketak D. Rumsey irakaslearekin hasi zituen eta Vienako Musikhochschulen jarraitu zuen (M. Radulescu irakaslearekin), Schola Cantorum Basiliensis-en (klabezina J.C. Zehnder-ekin) eta Amsterdameko Sweelinck Conservatorium-en (klabezina T. Koopman-ekin). L. F. Tagliavini, H. Vogel, J. Christensen eta J. Langlais irakasleen klase magistralak jaso zituen, baita Innsbruck hiriko Paul Hofhaimer saria ere Antzinako Musikako maisuen interpretazioagatik.

Aditu ezaguna da teklatu instrumentu historikoetan eta hainbat kontzertu eman ohi ditu organista, klabezinista eta kontinuista bezala Europan, Australian, Japonian eta AEBn. Teklaturako Antzinako Musikaren interpretazio teknikari buruzko artikuluak argitaratu ditu eta nazioarteko hainbat organo lehiaketatako epaimahaietan hartu du parte. Zenbait obra estreinatu ditu (Berio, Schlee, Tournemire, eta abar) eta hainbat grabazio egin ditu bakarlari bezala zein taldean (Coronata, ex Libris, Musica Omnia, besteak beste).

Egitaraua:

  • "Estilo nazionalen sorrera XVI eta XVII. mendeko teklaturako musikan"
    • Piotr Drusinksi (ca.1560 - 1611)
      • Resonet in laudibus
    • François Roberday (1624 - 1680)
      • Fugue 9me. et caprice sur le même sujet de "Fugues et caprices"
    • Anonimoa (XVII. mendea)
      • "Guárdame las vacas"-en gaineko 1. tonuko diferentziak
    • Pablo Bruna (1611 - 1679)
      • 6. tonuko tientoa ut re mi fa sol la-ren gainean
    • Francisco Correa de Arauxo (1584 - 1654)
      • "Facultad orgánica"-ren 7. tonuko tientoa
    • Girolamo Frescobaldi (1583 - 1643)
      • "Il Primo Libro di Capricci"-ren capriccio quarto sopra la sol fa re mi
    • Anonimoa (XVII. mendea)
      • "Huerto ameno de varias flores"-ren 4. tonuko tientoa
    • Anonimoa (XVII. mendea)
      • MS 964 (Braga) obra 2. tonuan
    • Piotr Drusinski
      • Veni redemptor gentium
    • Pablo Bruna (Andrés Ceak berreraikia)
      • Gesolreut-en 2. tonuko tientoa Birjinaren letaniari buruz
    • Joseph Ximénez (1601 - 1672)
      • 8. tonuko obra
    • Dietrich Buxtehude (1637 - 1707)
      • Toccata EX G BUXWV 165

Lekua: Tourseko San Martinen Eliza

Laguntzailea: Ataungo udala



Ekei Kulturweb S.L.L.