Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Familientzako - “Pieza bihurriak”

Familientzako - “Pieza bihurriak”

  • kartela

Chillida Leku, Topic eta Oiasso Museoa elkarlanean aritu dira “Pieza bihurriak” pista jokoa sortzeko. Jolas honekin familiek sariak irabazi ahalko dituzte, hiru museoetan dauden pieza ezkutatuak aurkitu eta gero.

Udalherria: Tolosa

Lekua: Topic - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

Hasiera: 2021/05/18

Amaiera: 2021/09/30

TOPIC - Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa

Euskal Herria Plaza, 1 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943 65 04 14
Faxa: 943 69 80 28
Weba: http://www.topictolosa.com

Hara hara! Badirudi Oiasso, Chillida Leku eta Topic museoen artean ezkutaketan jolasten ari diren zenbait laguntxo ditugula.
Ez dakigu trena hartuta, oinez, bizikletan ala magiaren bidez mugitu diren, baina museo batetik bestera joan zaizkigu…
Bilatuko ahal dituzue museo bakoitzeko hiru pieza bihurrien irudiak?
Ez da erreza izango, oso trebeak baitira jolasean…
Eta aurkitzen badituzue, esaiezue haien bila gabiltzala!

*Familiek hiru museotako piezak aurkitzen badituzte eta sare sozialetara igotzen badituzte hauen argazkiak, zozketa batean parte hartuko dute.

 

Ekei Kulturweb S.L.L.