Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Iparragirre Sariak" Literatur Lehiaketa

"Iparragirre Sariak" Literatur Lehiaketa

  • Urretxu eta Zumarragako "Iparragirre Sariak" Literatur Lehiaketaren kartela 2021

Zumarraga eta Urretxuko Udaletako Kultura Batzordeek Bertso-Papera, Narratiba eta Poesiako "Iparragirre Sariak" 2021 Lehiaketarako deia egiten dute.

Udalherria: Zumarraga

Lekua:  Zumarraga

Hasiera: 2021/03/1

Amaiera: 2021/10/1

Urretxu eta Zumarragako Udalak

 Zumarraga

Lanen aurkezpena:

Epea: 2021eko Martxoaren 1etik Urriaren 1era arte.

Lekuak:

Oinarriak:

  1. Euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira: Narratiba // Poesia // Bertso paperak.
  2. Lehiakide  bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.
  3. Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2021ko urriaren 1a, 20:00ak baino lehen, honako helbide hauetara: Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagoko data daramaten lan guztiak onartuko dira.
    • Ohiko korreoa: Zelai Arizti kultur etxea.- Iparragirre Saria 2021.- Legazpi kalea, 7.-20700  - ZUMARRAGA
    • Aizpurunea kultur etxea.- Iparragirre Saria 2021.- Jauregi kalea, 19.- 20700 URRETXU
  4. Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo aritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN  A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.
  5. Lanen luzera:
    • Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa.
    • Poesia: 200 lerrotik gora.
    • Bertso paperak: 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10//16 urtetik gora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
    • Oharra: sorta zein doinutan egin den garbi adierazi.
  6. Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, N.A.Naren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.
  7. Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da:
    • Narratiba euskaraz: 650 € 
    • Narratiba erderaz:  650  € 
    • Poesia euskaraz:  650  € 
    • Poesia erderaz:  650  € 
    • Bertso paperak, 2 maila 16 urte arte, 150 €, 16 urtetik gora, 650 €
  8. Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.
  9. Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.
  10. Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen den liburuaren 20na ale jasoko dituzte.
  11. Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2021eko abenduan. www.zumarraga.eus // www.urretxu.eus
  12. Baldintza hauetan  zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaezina izango da.
  13. Argitaratu gabeko lanen babeserako, epaimahaiaren erabakia argitaratzen denean, saritu gabeko lanak deuseztu egingo dira.
  14. Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.


Ekei Kulturweb S.L.L.