Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Pelikula: "Los Croods: Una Nueva Era"

Pelikula: "Los Croods: Una Nueva Era"

  • "Los Croods: Una Nueva Era" pelikularen kartela

Errenteriako karteldegiaren barruan haurrentzako zinema emanaldia "Los Croods: Una Nueva Era" animazio pelikularen proiekzioarekin.

Udalherria: Errenteria

Lekua: Niessen 6 Zinemak

Ordua: 17:00

Hasiera: 2021/01/27

Amaiera: 2021/01/28

Niessen 6 Zinemak

Niessen Merkatal Zentroa (20100) Errenteria

Telefonoa: 943 340151
Weba: http://www.centrocomercialniessen.com/eu/cine

.

  • Jatorrizko titulua: The Croods: A New Age
  • Urtea: 2020
  • Herrialdea: AEB
  • Zuzendaritza: Joel Crawford
  • Antzezleak: Animazioa
  • Gidoia: Dan Hageman, Kevin Hageman, Paul Fisher, Bob Logan
  • Musika: Mark Mothersbaugh
  • Iraupena: 95 min.

Croods-ak mota guztietako arrisku eta hondamendietatik bizirik atera dira, letagin ikaragarrietako historiaurreko piztietatik hasi eta munduaren amaierara arte, baina orain arte izan duten erronkarik handiena egin beharko dute: beste familia bat ezagutzea.
Bizitzeko leku berri baten bila abiatzera beharturik, historiaurreko lehen familia mundua esploratzera abenturatuko da, bizilekua izango den leku seguruago bat aurkitzeko asmoz. Baina bere behar guztiak betetzen dituen eta bere arazo guztiak konpondu dituela uste duen paradisu harresitu idiliko bat aurkitzen dutenean, leku horrek ezusteko bat ezkutatzen duela aurkitzen dute: bada han bizi den beste familia bat, Masmejor familia.
Izan ere, Masmejor sendia ("mejor" azpimarratuz), bere etxe landua zuhaitz batean duenak, bere asmakizun harrigarriak eta bere baratze erraldoiak, eboluzio eskalan Croodsen aurretik pauso pare bat aurrerako daude. Eta lehen gonbidatu gisa hartzen dituztenean, tirabirak sortzen dira laster gure haitzulo maiteen eta bizilagun modernoen artean.
Baina dena galduta dagoela dirudienean, bi familiak abentura epiko batean murgiltzen dira, harresiaren segurtasunaz haraindi, eta horrek beren arteko ezberdintasunak baztertzera, indarrak biltzera eta etorkizun baten alde batera borrokatzera behartuko ditu.



Ekei Kulturweb S.L.L.