Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostiako Inauteriak

Donostiako Inauteriak

  • Donostiako Inauterien kartela 2020

Donostiak ohizko Inauterien jaiak ospatzen ditu.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2020/02/20

Amaiera: 2020/03/1

Sarrerak:  

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

2020ko Inauteriak

Inauteriak datorren ostegunean hasiko dira, adin guztietako jendearentzako jarduerekin.

Jaia beste urtebetez hiriko auzoetara luzatuko da.

Tradizionalagoak diren ekimenetik, hala nola Unión Artesanaren Lanpernen Konpartsa edo Konpartsa Historikoak, beste batzuk berriagoetara, haur, gazte eta helduentzako dozenaka jarduera egingo dira Donostiako kaleetan. Ekimen berri horietako bat otsailaren 3an, igandea, 18:00etan, Udaletxeko Pleno Aretoan egingo den +55 Mozorro Festa da.

Momo jainkoari ongietorria egingo zaio Ostegun Gizenean, 19:30etan, Victoria Café-n, eta horrekin emango zaio hasiera festari. Egingo diren ekimenen artean berriena igande arratsaldean (19:00etan) egingo den Gaztea Errepidean festa izango da. Honetan, Dj esberdinek batzuek suhiltzaileen kamioitik Bulebarra girotuko dute.

Inauteriak auzoetan

Inauterien jaia auzoetara ere zabaltzen da, eta ez bakarrik Altza edo Bidebieta bezalako inauteri tradizio errotuagoa duten auzoetara. Iazko arrakastaren ondoren, Amara Berrik eta Loiolak adin guztietarako jarduerak izango dituzte asteburuan. Antiguan eta Intxaurrondon ere desfileak izango dira larunbatean goizean.

Kartela 2020

  • Egilea: Maher Amed

Maher Abed, Madrilen bizi den 23 urteko tunisiarra. Diseinatzaile grafiko freelancea duela lau urtetik, nortasun bisualaren eta marken sorreran espezializatua. Artearen eta diseinu grafikoaren zale amorratua, gaur egun Arte Zuzendaritzako Masterra ari da egiten Madrilgo Trazos eskolan. Eskola horretan izan zuen lehiaketaren berri, eta lehiaketan parte hartzea erabaki zuen. Lehiaketen munduan lortzen duen lehen saria denez gero, seguru gaude ez duela inoiz gure hiria eta gure inauteria ahaztuko.

Kartelaren irudi nagusia llama bat da, Hegoa Amerikako animalia oso indartsu hori, Andeetako biztanleek otzandu dutena eta nolabaiteko herabetasuna transmititzen duena. Hala ere, festa iristearekin batera, herabetasun hori gainditu, eta mozorrotzea erabakitzen du, gurearen moduko hiri inauteri batean parte hartzeko. Glamour handiko irudia eskaintzen du eta Inauterietan parte hartzera gonbidatzen gaitu.

2020ko Momo Jainkoa

Aurten, Momo jainkoaren figura aukeratzeko ardura Mystic konpartsarena izan da, eta honako pertsona hauek aukeratu dituzte: Rubén Rodríguez Barbero (Momo jainkoa), Maialen Martín Esteban, Edurne Rodríguez Barbero eta Mikel Felipe Las Heras (segizioa).

Rubén 1992. urtean parte hartu zuen lehen aldiz inauterietan, eta 28 urte hauetan, soilik 1996. urteko inauterietan ez du parte hartu. 2011. urtera arte, konpartsa bateko kide gisa parte hartu izan du beti, kalean eta beti dantzan. 2011. urtean, Rubének eta bere senide eta lagun batzuek Mystic konpartsa sortu zuten, eta konpartsaren arduradun bihurtu zen. Dantza egiteari utzi zion antolaketa lanetan jarduteko. Nolanahi ere, eta konpartsak berak eskatuta, 2017an berriro egin zuen dantza Illunben, inauterietan betetzen zuen 25. urteurrena ospatzeko. Inauterietan izan duen ibilbidean, konpartsa hauetako kide izan da: Alegría de Alza (1992 - 1993), S.D. Gurea (1994 - 2010) eta Mystic (2011tik gaur egunera).

 



Ekei Kulturweb S.L.L.