Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Zure zapatetan"

Erakusketa: "Zure zapatetan"

  • Imagen 1 de la galería de Erakusketa: "Zure zapatetan"

Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, Grupo Comisario Okendo XIX taldeak "Zure zapatetan" erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Lugaritz Kultur Etxea

Ordua:  

Hasiera: 2019/09/19

Amaiera: 2019/10/25

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

  • Komisarioa: Grupo Comisario Okendo XIX
  • Laguntzaileak: Donostia Kultura - Lugaritz / Aiur-Euskadi 21

"Zure zapatetan" Okendo kultur etxeko "Visitar Exposiciones 2018-19" ikastaroaren ikasleen ikasturte bukaerako proiektua da.

Carlos Saizek, Nekane Galanek, Mari Carmen Otegik, Txomin Sarrak, Angela del Barriok, Raquel Bustok, María Jesus Echavek, Maite Darrosezek eta Clotilde Echavek osatzen dute "Grupo Comisario Okendo XIX".

Ideia, bisita, azterketa, arte, eztabaida, elkarrizketa, ikaskuntza, interesa, aurkikuntza eta batez ere poza, ilusioa eta bizitzaz beteriko ikasturtea izan da.

Horrela izanda, euripeko arratsalde batean babes bila ginela gure bisita kafetegi atsegin batean hasi zen. Horrela bota nien: "Nire ustez, interesgarria litzateke bisitak osatzeko guk gure erakusketa antolatzea." Hori esanda eta taldearen indarraz animatuak, baietza eman zidaten. Halako interesa piztu zen gaia aukeratzeko lehenengo hitzari heldu geniola: Zapata.

Eta hortik aurrera, gero eta pausu sendoagoak ematen hasi ziren gaur egun aurrean duzuena lortu arte.

"Zure zapatetan" Historia, definizioa, erabilpena, ipuiak, elaberriak, pelikulak, artelanak, diseinua, luxua, industria eta humanitatearen inguruko ibilaldia da. Edozein gauzak zapaten munduarekin lotzen gaitu.

Hiru ingurune osatzen dira erakusketa honetan:

  • Zapataren definizioa eta historia
  • Anatomia eta tipologia
  • Zapata literarioa

Baita ere, erakusketaz gain performance bat proposatzen da; bertan, bisitaria besteen zapatetan ibiltzera gonbidatuko da erakusketaren izenburua azaltzeko: besteen lanak, ekintzak ala erabakiak ulertzeko bestearen tokian jarriz, nolabait, "bestearen zapatetan".



Ekei Kulturweb S.L.L.