Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Yolanda Mosquera

Erakusketa: Yolanda Mosquera

  • Yolanda Mosqueraren erakusketaren foiletoa

Donostiako Aiete Kultur Etxeak, "Ilustratzailearen Txokoa" egitasmoaren barruan, Yolanda Mosquera artistaren erakusketa aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Aiete Kultur Etxea

Ordua:  

Hasiera: 2019/09/18

Amaiera: 2019/12/8

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Ilustratzailearen Txokoa

2012ko urrian Aiete Kultur Etxean Txokoa ireki zenetik, bertatik igaro dira ilustratzaile klasiko eta berriak: Iban Barrenetxea, Eider Eibar, Elena Odriozola, Antton Olariaga, Maite Gurrutxaga, Aitziber Alonso, Jokin Mitxelena, Estibalitz Jalón, Jon Zabaleta, Belén Lucas, Leire Urbeltz, Marrazioak topaketetako artistak, Asun Balzola, Iñaki Martiarena "Mattin", Ainara Azpiazu "Axpi", Concetta Probanza, Unai Zoco, Begoña Durruty, Dani Maiz, Lorena Martínez, Idoia Beratarbide, Tomás Hernández Mendizábal, Iraia Okina, Dani Fano, Andrea Escargot eta Iker Ayestaran. Orain Yolanda Mosqueraren txanda da.

Yolanda Mosquera (Amurrio, 1973)

Arte Ederretan lizentziaduna da Mosquera, diseinu grafikoan espezializatua. Ilustrazio profesionalarekin izan zuen lehen harremana diseinu estudioetan izan zen. Artikuluak, liburuxkak, jolasak, multimedia aplikazioak eta abar ilustratu zituen. Marrazketa eta pintura lantegietan irakaslea ere izan da.

2008an, haurren album Ilustrazioko graduondokoa ikasi zuen Bartzelonako Diseinu eta Arte Eskolan, eta album ilustratuen munduarekin liluratu geratu zen. 2011n, "Peru Abarka" album ilustratuen lehiaketako irabazlea izan zen, "Beroki gorria" liburuarekin. Lehen aldiz argitaratzen du album ilustratu formatuan. Lan hau Euskadi Literatura Sarien Ilustrazio ataleko finalista izango da. Bere lana Arabiar Emirerrietako, Mexikoko, Italiako, Txinako, Koreako eta Portugaleko erakusketa ezberdinetan parte hartzeko hautatua izan da.

2013. urtearen amaieran "Caballitos de Sal" haurrentzako olerki liburuaren ilustrazioak argitaratu zituen eta hilabete batzuk geroago lan honekin Ohorezko Aipamena lortu zuen "Sharjah Book" azokan (Arabiar Emirerri Batuak).

2018an Euskadi Literatura Saria jaso zuen, ilustrazio atalean, "La pequeña Roque" liburuaren ilustrazioekin.

Ordutegia:

  • Astelehenak eta jaiegunak itxita
  • Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30
  • Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:30-20:00
  • Igandeak: 10:00-14:00


Ekei Kulturweb S.L.L.