Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Anaďs López - The Migrant

Erakusketa: Anaďs López - The Migrant

  • erakusketaren irudia

Erakusketa hau GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiaren programazioaren barne dago. Jaialdia irailaren 4tik 29ra egingo da Getxon eta Post Homosapiens. Etorkizuna programatzen gaiaren inguruan izango da.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Tabakalera - Kutxa Kultur Plaza

Hasiera: 2019/09/12

Amaiera: 2019/10/20

Sarrerak: 0,00 €

Anaďs Lópezek Singapurren ezagutu zuen Javan Mynah, oin horidun txoritxo beltza. 2012. urtea zen eta Anaďs hoteleko logelan zegoen intziri altu batek esnatu zuenean. Hegaztiak atentzioa eman zion etaaurkikuntza harrigarria egin zuen. Singapurreko bizilagun gehienek gorroto dute hegaztia, bere eztarri txikitik irteten den soinu ozen  horrengatik, hain justu. The Migrant lan honetan, Anaďse Lópezek, jatorriz Javakoa den txori honen istorioa kontatzen digu. Singapurren sartu zuten XX. mende hasieran, txori kantarien komertzioaren urrezko sasoian. Espainiako hiri askotan perikitoekin gertatzen den bezala, Javan Mynah espezie inbasoretzat jotzen da eta jazarri eta suntsitu egiten dute. Txori honen istorioaren bitartez, Lópezek, gai  unibertsalagoak proposatzen ditu, hala nola, gizakia eta animalien arteko harreman konplexua, urbanizatze azkarraren ondorioak edo arrotz baztergarrien egoera. Aldi berean, proiektu hau migranteekin dugun erlazio konplexuaren metafora perfektua bihurtzen da.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián



Ekei Kulturweb S.L.L.