Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Zu barik eztau, Juxe

Erakusketa: Zu barik eztau, Juxe

  • kartela

J.A. Areta Goņi - Juxe - Euskal Herriko kulturaren eta batez ere musika panoramaren eragile eta parte ezkutua da aspalditik. Eta Zu barik eztau proiektua da ziurrenik 25 urte luze baina emankorretan gogor eta gogoz lan egin izanaren emaitza.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Egia Kultur Etxea

Hasiera: 2019/09/6

Amaiera: 2019/10/31

Sarrerak: 0,00 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Juxe eta bere lana bereziagoa egiten duen beste adar bat da, bizi  ditugun presazko garaien beste norabidean, denboraz, magiarekin eta mimoarekin lantzen duela argazki bakoitza. Kamera analogikoekin lan egiten du eta berak positibatzen ditu kopiak eskuz, prozesu kimikoa  dela medio. Banan-banan, denbora luzatuz, bidean gozatuz, prozesu guztia kontrolatuz, horrela azken emaitza lortu arte.

Pertsonaia ezagunak aurkituko dituzue proiektu honen erakusketa bereizgarrian, baita ezezagunagoak ere, baina batzuetan anonimotasunetik bada ere, guztiak funtsezkoak dira Euskal Herriko kultura panorama oparo eta anitza hobeto ulertzeko; eta orohar guztiak Juxek hainbat urtetan egindako argazkilaritza lan emankorraren 'konplize'. Honegatik ziurrenik Juxek Zu barik eztau izena jarri dio proiektuari, oreretarrak argazkilaritza eta kulturgintza bizi dituelako pertsonen arteko hartueman gisa. Ondorioz, erakusketa honekin nolabait eskerrak eman nahi dizkie bidelagun guztiei; eta bide batez horiekin guztiekin batera egindakoa zein oraindik egiteko dagoena ospatu nahi du.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00 - 14:00 / 16:00 - 21:00



Ekei Kulturweb S.L.L.