Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita antzeztua: Lilitarren ohorea

Bisita antzeztua: Lilitarren ohorea

  • Kartela

Duela lau mendeko Gipuzkoa nolakoa zen jakin ezazu Lilitarren ohorea antzezlanarekin. Erdi Aroko Lili Jauregia da antzerkiaren eskenatokia, eta historia bizipen bihurtzen da hemen, kontakizuneko gertaeren toki berean.

Udalherria: Zestoa

Lekua: Zestoa

Hasiera: 2019/04/6

Amaiera: 2019/09/28

Sarrerak: 5,00 / 6,00 €

Bagoaz bueltan Lili Jauregira, etxera! Eta han Balentin, gure administratzaile zintzo eta leiala, bakarrik topatuko dut, zerbitzu osoa bidali egin behar izan baitut! Nik ez dut traiziorik onartzen! Denek zekiten Sebastian egiten ari zenaren berri eta inork ez du ezer esan!

Zestoako Lili Jauregiko benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da  “Lilitarren ohorea” antzezlana. Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen Lili leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek, 1678. urtera eramaten ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusten dituzte bidean.

Lili jauregia Zestoako bailarako historiaren puntu garrantzitsuetako bat da. Lilitarrak inguruko nekazaritza lur, baso eta erreka askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia, bere burdin landuzko leiho-tapa ikusgarriarekin, lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Zaharberritze-lanak amaituta, jauregia janzteko tresnak eta altzariak SanTelmo Museoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuak jarri zitutzen. Guztiak pieza originalak dira, eta denak garaikideak ez diren arren, jauregiaren birsortze historikoarekin bat datoz.

Gure Jaunaren 1678. urtea da. Egunak dira Lili Jauregiak bere leiho-ateak erdi itxita dituela eta leihoetatik argirik ateratzen ez dela. Andre Madalen aspaldi ez dela herrira hurbildu. Zerbait ari da gertatzen jauregian. Lehen argitasuna eta alaitasuna jauna zen lekuan, orain desohorearen, lotsaren eta tristuraren laino beltzak dira nagusi. Andre Madalenen bizitza guztiz aldatuko duen gertaera batek etxeko eta burdinoletako erritmo bizia guztiz puskatu du. Euskal emakume honek, bere barruan gordeta dituen indarra eta adorea ateratzeko momentua iritsi da.

Lilitarren ohorea Zestoako Lili Jauregian egiten da.

Antzezlana ikustera joateko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

  • Aparkalekua: Zestoako sarreran, eskuinaldean dago.
  • Sarrerak: Zestoako zentroan dagoen Ekainberriko bulegoan hartu behar dira Tf. 943 86 88 11.
  • Prezioa 6,00 €.
  • Aparkalekutik bulegora 5 minutuko tartea dago oinez.
  • Lili Jauregia: Bulegotik jauregira oinez 10 minutu daude.
  • Antzezlanak 25 minutu irauten ditu, eta puntualtasuna eskatzen da.

Ohar garrantzitsuak:

  • Debekatuta dago Lilira motordun ibilgailuekin sartzea.
  • Soilik oinez sar daiteke.
  • Ibilbiderako oinetako erosoak erabiltzea gomendatzen da.
  • Bisita hasi baino 30 minutu lehenago erosi behar dituzte sarrerak bisitariek. Hala egin ezean, sarrerak balioa galduko du.

DATAK ETA ORDUTEGIA:

Sarrerak 943868811 telefonora deituaz erreserbatzea gomendatzen dugu.

Apirila eta ekaina artean:
Larunbatetan: Goizez 11:30 (erdera) eta 12:30etan (euskera) eta arratsaldez 16:30 (erdera) eta 17:30etan (euskera)
Igandetan: 11:30 (erdera) eta 12:30etan (euskera)

Uztaila eta abuztuan:
Asteartetik ostiralera: arratsaldez 16:30 (erdera) eta 17:30etan (euskera)
Larunbatetan: Goizez 11:30 (erdera) eta 12:30etan (euskera) eta arratsaldez 16:30 (erdera) eta 17:30etan (euskera)
Igandetan: 11:30 (erdea) eta 12:30etan (euskera)



Ekei Kulturweb S.L.L.