Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Euskal Untzi Museoa
Ordua:
Hasiera: 2019/04/1
Amaiera: 2019/12/31
Sarrerak: 1,50 / 3,00 €
Euskal Itsas Museoa
Kaiako pasealekua,24<br>Paseo del Muelle, 24 (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 430051
Faxa: 943 431115
Weba: http://untzimuseoa.eus
Emaila: mnaval@gipuzkoa.eus
Eraikina:
Donostiako Untzi Museoa XVIII. mendearen bigarren erdiko eraikin batean dago. Kontsulatuaren, hau da, hiriko merkatarien eta marinelen elkartearen lonja kaietako tenientearen etxebizitza izana da.
Orain urte batzuek zaharberritu eta milla bederatziehun eta larogei eta hamaikan museo bezala ireki zen.
Museoak hainbat sail ditu, bi oinetan banatuak. Behe oinean, lehengaiak, ontziolak, industria osagarriak, estibak eta aingurak. Lehen oinean: untzi moten bilakaera, merkataritza, nabigazioko tresnak eta portuak.
Era askotako gauzak ikus daitezke: untzigintzako lanabesak, baleontzi bat ustez XIII. mendekoak izango ziren bezalakoa, txipiroitarako batela, aingurak, untzi maketak, nabigazio tresnak, dokumentuak, Mutrikuko Urasandi etxeko ateburua, eta abar.
Gainera, liburutegia, videoteca eta artxibo espezializatua ditu. Museoak esliletako nahiz bestelako taldeei egokitutako bisitak eskaintzen ditu.
Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igandeak eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan: Itxita.
Bisita gidatuak, aldez aurretik zehartuta.
Sarrerak:
- Helduak: 3,00 €.
- Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €.
- Taldeak: 2,00 €.
- 10 urtetik beherakoak: Dohain.
- Ostegunetan sarrera dohain.
Egin diren obren artean, nabarmentzekoa da eraikin barruan jarri den igogailu panoramikoa, zeinaren bidez nagusira eta teilatupera iritsi baikaitezke. Eta teilatupea da, hain zuzen, gehien aldatu dena; izan ere, liburutegia eta bulegoak lekuz aldatu dira, eta, beraz, teilatupean erakusketarako espazio berri bat zabaldu da, intimoa eta diafanoa. Bestalde, tabikeak kendu direnez, agerian utzi da, barrutik, eraikinak jatorrian zuen egurrezko teilatua.
Marka berri bat, etapa berri bati ekiteko
Berritu dena ez da eraikina bakarrik. Izan ere, museoa marka berri bati lotzen zaio orain, bere identitatearekin eta misioarekin bat datorren marka bati: izen berria -lehen Untzi Museoa zena orain Euskal Itsas Museoa da- eta logo berria, itsasoko iruditeria eta itsas jarduerak gogora ekartzen dizkigun diseinu batekin (baleak, itsasontziak, ontzigintza, itsasoa,…). Gainera, Euskal Itsas Museoa 2019-2023 aldirako museologia plan berriarekin dator. Museoak datozen urteetan izango duen ibilbidea markatuko du plan horrek. Komunikazioari dagokionez ere, museoaren webgunea berritu da, estilo eta itxura modernoagoa emanez.
Bilduma
Bilduma Museoaren esentzia da. Euskal Itsas Kulturare n ezagupenean sakontzeko baliabiderik nagusiena. Museoko bilduma handitzen doa etengabe, irekia dago beti esanguratsuak diren mota guztietako materialetara: grabatuak, pinturak, argazkiak, posta txartelak, kartelak, metalgrafiak, karta nautikoak, planoak, itsas tresnak, itsasontziak, etnografi objektuak, ondare industrialeko elementuak, itsaspeko arkeologia, etabar. Museoaren bilduma foru jabetasunekoa da eta, itsasontziak ezik, 2013 ez geroztik Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen zentroan, daude gordeta. Gaur egun, bilduma 6.000 pieza ingurukoa da.
Tipologia
Bilduma osatzen duten objektuen tipologia oso aberatsa izanik, atal hauek zehaztu dira: