Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostiako Inauteriak

Donostiako Inauteriak

  • Donostiako Inauterien kartela 2019

Donostiak ohizko Inauterien jaiak ospatzen ditu.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2019/02/28

Amaiera: 2019/03/16

Sarrerak:  

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

INAUTERIAK 2019:

"Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria"; Udaletxeko Udalbatza Aretoan mozorro festa bat egitea, eta Loiolako Erriberak auzoan, lehen aldiz, desfile bat izatea dira, besteak beste, Donostiako inauteriek ekarriko dizkiguten berrikuntzak. Aurten, otsailaren 28an hasi eta martxoaren 4a arte iraungo dute. Auzoetan, baina, 16a arte luzatuko dira, egun hartan egiten baita Bidebietako inauterietako desfilea, klasiko bat bihurtu dena.

Illunben egiten den inauterietako konpartsen aurkezpena (otsailaren 28n, ostegunarekin, 21:01etik aurrera), bigarren urtez jarraian grabatu eta zuzenean emango da, on-line www.donostiakultura.eus/festak, web orrian. Ekitaldi horretan, bukaera emango zaio Momo 2018 jainkosaren erreinaldiari (Amaia Díez, Intxaur Txiki konpartsakoa) eta Momo 2019 jainkosarena hasiko da (Maider López, Denok Taldea konpartsakoa).

Momo Jainkosa

Aurten, Momo jainkoaren edo jainkosaren figura aukeratzeko ardura Denok Taldea konpartsarena izan da, eta honako pertsona hauek aukeratu dituzte:

  • Momo Jainkosa: Maider López
  • Segizioa: Judith Sánchez, Mikel Núñez, Ana Gil

Kartela

  • Egilea: Lara Aranzabal Segura
  • Izenburua: Ezin dut galdu

Itsasotik kaleko giro ona sentitu duenean, gure olagarro xelebrea mozorrotu egin da Ondarretan aurkitu dituen lehen gauzekin, eta erabat egin da Donostiako jaira.

Datu azpimarragarriak hauek dira:

  • Otsailaren 28ko aurkezpen-ekitaldian parte hartzen duten konpartsa guztiek aukera izango dute aurtengo berrikuntza nagusietako bat den sariketan ere esku hartzera: "Inauterietako Jantzien Diseinuen I. Saria", Alkateordetzak sustatua. Sari horren helburuak honako hauek dira: tokiko merkataritza bultzatzea, 2020ko desfileetako protagonistek janzten dituzten mozorroen kalitatea hobetzen laguntzea eta ekarpen txiki bat egitea dinamizazioan laguntzen duten jolas-ekitaldi jendetsuei. Epaimahaiak sariak nori eman erabakitzen duen bitartean, "Bamboo" taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu, hau da, iazko Aste Nagusiko Koreografia Lehiaketako lehen saria irabazi zuen taldeaz.
    • Ikuskizun horretarako sarrerak otsailaren 25ean jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan. Sarrerek 2 € balio dute. Bestalde, ekitaldiaren egunean bertan, hilaren 28an, sarrerak lortu ahal izango dira Illunbeko leihatiletan, aurkezpena hasi baino ordu eta erdi lehenago, aurreikusitako edukiera (5.000 pertsona) bete arte.
  • Martxoaren 2an, larunbata, eta 3an, igandea, ohiko desfile/lehiaketa ospatuko da. 17:01ean hasiko da eta hiriaren erdialdeko kaleetan ibiliko da; guztira, 2.076 lagunek osatuko dute, 26 konpartsakoak direnak; horietatik 19k karroza dute.
  • Txikienentzat bi haur-festa antolatu dira, programan integratuta:
    • Lehena larunbatean izango da, Antzoki Zaharrean, haurrentzako gaur egungo musika eta pertsonaiekin.
      • Jai horretara joateko gonbidapenak astelehenetik aurrera (hilaren 25a), Donostiako Festak bulegoetan (Konstituzio plaza, 1) eskuragarri izango dira. Edukiera betetzen denean amaituko dira sarrerak.
    • Bigarrena, igandean izango da, Easo kaleko suhiltzaileen egoitza izandakoan. Festa horretan, haurrek janari desberdinak prestatu ahal izango dituzte, musikaren erritmora.
      • Sarrera librea da.
  • Aurten beste berrikuntza bat dago: mozorro-festa bat egingo da Udaletxeko Udalbatza Aretoan, igande arratsaldean, 18.01etik aurrera. Dantzan egiteko musika, foto-matoia, txokolatea… Igandeko arratsaldea gozatzeko bestelako aukera paregabea.
  • Donostia Festak-en eta Euskara Zerbitzuaren eskutik, larunbat hilunabarrean Bretxa Hawaiiko festa bihurtuko da, Festan Blai, Txurruk eta Javier Bujeda DJak girotuta: mozorrotuta etorri eta argazki bat aterako dizugu, zuk eramateko. Musika, opariak, lehiaketak…
  • Aurten 131 ekintza daude programatuta: Euskal Inauteriak, haurrentzako ekintzak, lantegiak kultur etxeetan, batukadak, txarangak, irteerak auzoetan… eta Sardinaren Ehorzketa, martxoaren 4an, astelehenarekin, 19:31tik aurrera. Segizio mexikarrarekin batera, Zo-Zongó eta Eureka taldeak joango dira, eta, gainera, deabruek, apaizek, mojek eta alargunek… lagun egingo diote sardinari, "Los Pasai" eta "Los Incansables"ekin batera. Hiriaren erdialdeko kaleak zeharkatuko dituzte eta Alderdiederren amaituko dute ibilaldia. Han, agur esango diote sardinari, su-artifizial sorta batekin.
  • Eta, ohikoa denez, inauteriak auzoetara ere zabalduko dira, denborak ere luzatuz: martxoaren 9an, goizez, konpartsak Hego Intxaurrondoko kaleetan zehar ibiliko dira; arratsaldean, eta lehen aldiz, desfile bat izango da Loiolako Erriberetan (Bartzelona hiribidetik Irun plazaraino). Igandean, hilak 10, Altzako Eltze Festa historikoa egingo dugu. Eta amaitzeko, martxoaren 16an, jada klasiko bihurtu den inauterietako desfilea izango da Bidebietan.


Ekei Kulturweb S.L.L.